Oskorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
| izena = Oskorri
| irudia = Oskorri Xabier Zeberio Natxo de Felipe.jpg
| irudi testua = [[Xabier Zeberio]], [[Natxo de Felipe]] taeta Inigo[[Iñigo Egia]], kontzertuan, 2008an.
| irudi zabalera = 200
| jatorria = [[Euskal Herria]]
28. lerroa:
Oskorri [[1971]]n sortu zen, Deustuko Unibertsitatean emandako kantaldi baten harira. Natxo de Felipe da garai hartatik taldean jarraitzen duen kide bakarra. Oskorri izena [[Gabriel Aresti]]rekin batera sortutako ''Oskorri gaitz'' lehen ikuskizunetik dator. Ikuskizun hori erdi klandestinoa zen, eta oso leku gutxitan eman zuten. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta beti ere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri.
 
Taldea sortu eta bi urtera, lehen aldaketa sakonak gertatu ziren. De Felipek, bakarrik geratu, eta musikari berriekin osatu zuen taldea. Batez ere, txikitatik ezagutzen zuen [[Anton Latxa]] (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta [[Eibar]] aldeko ([[Gipuzkoa]]) gitarra jotzaile gazte bat, [[Bixente Martinez]] (gitarra elektrikoa, mandolina, bouzukia...; [[Izukaitz]]), bilakatu ziren Oskorriko kide berriak. [[Polin Gurrea]] (flauta, klarinetea eta saxofoia) eta [[Zenaida Biurrun]]ekin batera (biolina) taldea osatu eta grabatu zuten lehen lana, ''[[Gabriel Arestiren oroimenez]]'' (CBS, 1976).
 
Aspaldikoa zen Natxo de Feliperen eta Gabriel Arestiren arteko harremana. Bartzelonan ezagutu zuten elkar, [[1969]]an, eta gero Oskorriren sortzailea "Poetaren hitzak" musikatzen hasi zen. Arestiren eraginez hasi zen De Felipe herri musika ikertzen, eta idazleak antzerkiari zion zaletasunak zerikusi handia eduki zuen taldearen hasierako asmoekin. Ez da harritzekoa Oskorriren lehen diskoa, beraz, hil berria zen idazle bilbotarraren omenezkoa izatea.
56. lerroa:
=== Herri musikaren ikerketa eta 25. urteurrena ===
Herri musikaren inguruko ikerketa lana izan da taldearen beste ezaugarri nagusietako bat. [[Hi ere dantzari]] (Elkar, 1991) izan zen alor horretako lehen lan monografikoa. Disko horretan, Euskal Herriko 17 dantza ezagunen bertsioak egin zituzten. Ez zen bakarra izan: [[Katuen testamentua]] (Elkar, 1993) bizkaierazko haur kantutegiaren errepaso eder eta freskoa gertatu zen. Disko horrek, gainera, haur musikaren bidea zabaldu zion, handik aurrera taldearen lan eremua gertatuko zena. Ildo horren hurrengo aleak izan ziren [[Marijane kanta zan!]] (Elkar, 1997), [[Marijane Minaberry]]k idatzitako testuekin egindako kantuez osatutakoa, eta [[Doktor Do Re Mi eta Benedizebra]] (Elkar, 2005) Gipuzkoako haur kantuez betetakoa.
[[Fitxategi:Oskorri Bilbao Musika Banda.jpg|thumb|right|220px|2008n, Bilboko Musika Bandarekin emandako kontzertuaren ostean.]]
Taldearen 25. urtemuga ospatzeko 1996an Getxoko Folk Jaialdiko egitarauaren barnean egindako emanaldi entzutetsua izan zen taldearen unerik azpimarragarrienetakoa. Euskal Herriko ([[Joseba Tapia]], [[Mikel Laboa]], [[Fermin Muguruza]], [[Ruper Ordorika]]...) zein atzerriko (Martin Carthy, Liam O'Flim, Gabriel Yacoub, Anton Reixa...) hainbat musikariren laguntzarekin, bere kantagintzari begiratu bat eman zioten; gerora, ikuskizuna telebistarako saio eta disko bikoitz bilakatuko zen: [[25 kantu urte]] (Elkar 1997). Oskorriren lanik arrakastatsuena da, ziurrenik.