Pepin Laburra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zehatzago
21. lerroa:
 
==Akitaniako gerra==
Godoen mesfidantzak gaindituta, Pepin 759an [[Septimania]]ko [[Narbona]]n sartu zen garaile. Gainontzeko etsaiak oinpean hartu ondoren, etsai bakarra zuen errege frankoak: Waifer buruzagi independentea eta Akitania. Artean, ([[Baskoniako dukerria|Baskonia]] ez zegoen Akitania barruan baina Waifer bi lurraldeon buruzagi gorena zen: ''printzea'' (''princeps'').
 
60ko hamarkadan etengabe eraso zuen Waifer buruzagia, baita Waiferrek erantzun ere, baina gerra bere muturrera eraman zuen errege frankoak, suntsipena herri eta monasteriotara eraman zuen, soroak eta kabaleak lapurtu eta erre, eta fidagarriak ez zituen gotorlekuak/gazteluak birrindu. 767an Tolosa Okzitania Akitaniako hiriburua bere eskuetan erori eta Waifer ere handik gutxira hil zuten, Pepinen ordainpeko traidore batek segur aski. 768an Akitania menperatua zen eta, hiltzerakoan (768), erresuma bi semeen artean, [[Karlomagno]] eta [[Karloman I.a]], banatu zuen.