Jacopo Barozzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
Ikasketak [[Bolonia]]n egiten ari zenean, San Petronio elizaren aurrealdearen eraikuntzan parte hartu zuen. [[1541]]ean [[Frantzia]]ra joan zen eta [[Fontainebleauko jauregia|Fontainebleauko jauregiko]] lorategietako eskultura batzuk zizelkatu zituen. [[1543]]-[[1550]]. urteetan Bolonian egon ondoren, [[Erroma]]n hartu zuen bizilekua, eta Farnese familiaren arkitektoa izan zen.
 
[[Julio III.a]] aita santuarentzat lan egin zuen Villa Julian, aurretik eginda zeuden proiektuak berregiten. Lan horretan trebetasun handiz lotu zituen oin [[laukizuzen]]a zuten eraikinaren atalak eta atal erdi biribilak (eskailerak eta lorategiko eserlekuak). Joera hori sakondu egin zuen, bestalde, [[Caprarola]]ko Villa Farnesen. [[Bagnaia]]ko Villa Lanten ([[Viterbo]]) era organikoan bateratu zituen eraikinak, lorategia eta parkea.
 
Erlijiozko eraikinak ere egin zituen, eta horien artean aipatzekoak ditu Sant'Andreako oratorioa ([[1553]]), eta Sant'Anna dei Palafrenieri (proiektua [[1570]]ean egina). Dena dela, erlijiozko eraikinen artean maisu lana Erromako [[Gesù (eliza)|Gesu eliza]] du ([[1568]]an hasia): areto bakarrekoa da, [[Kontraerreforma]]ren eta, batez ere, [[jesuit]]en behar liturgikoetara eta deboziozkoetara egokitua. Eliza horretako transeptua estu-estua da, eta alboetara kaperak ditu. Eraikin horretan bildu zituen batetik [[Pizkunde]]an nagusitu zen oin zentrala eta, bestetik, kristau tradizio antzinakoaren luzetarako oina. Gesuko elizaren bidez (fatxada [[Giacomo della Porta]]k egin zuen) Kontraerreformako elizen tipologia zehaztu zuen, eta erraz kopia zitekeen eredu bat utzi zien bere ondorengoei.