Medici: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
[[Fitxategi:Coat of arms of the House of de' Medici.png|right|200px]]
'''Medicitarrak''' eragin eta botere handiko [[Florentzia]]r familia bat izan ziren. Familia honetakoak, hiru [[aita santu]] ([[Leon X.a]], [[Klemente VII.a]] eta [[Leon XI.a]]), Florentziako agintari ugari eta [[Frantzia]] eta [[Ingalaterra]]ko errege etxeetako kideren batzuk izan ziren. Italiar [[Pizkundea]] abiarazten ere lagundu zuten.
 
9 ⟶ 8 lerroa:
 
== Artea eta arkitektura ==
[[Fitxategi:Gozzoli magi.jpg|350px|thumb|Medici familiako kideak [[Benozzo Gozzoli]]k [[1461]]ean margotutako [[fresko]] batean.]]
Medicitarren lorpenik handienak, [[arte]]a eta [[arkitektura]]ren arloetan izan ziren, hainbeste, eurek erabili zituzten talentuak, gaur egun, garai kultural hartako erreferentzia nagusiak direla [[Italia]]n eta [[Europa]]n.
 
Joan Bicci Medicik, familiako lehen mezenasa izan zena, [[Masaccio]]ri lagundu zion, eta [[Florentzia]]ko [[San Lorentzo Eliza]]ren berreraikuntza agindu zuen. Cosme Medicik, artista nabarmenak babestu zituen, [[Donatello]] eta [[Fra Angelico]] horien artean. Medicitarren "lorpenik" nagusiena historian zehar, [[Michelangelo]] izan zen, lan batzuk egin zituena familiako kide ezberdinentzat, Lorentzo Bikainarekin hasiz. Arkitektura lanen kontratistak eta mezenas artistikoak izateaz gain, Medicitarrak, bildumagile porrokatuak ere izan ziren, gaur egun Florentziako [[Uffizi Galeria]]ren bilduma nagusia osatzen duten lan ugari bilduz.Noblea zen, bere lanbidea, borroka egitea zen bbestebeste taldeen kontra.
 
Arkitekturari dagokionez, Florentziako zenbait eraikin aipagarriren arduradunak dira, [[Uffizi Galeria]], [[Pitti jauregia]], [[Belvedere (gotorlekua)|Belvederea]], [[Boboli lorategia|Boboliko lorategiak]] eta [[Medici Riccardi jauregia|Medici jauregia]] kasu.