Galizia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
538. lerroa:
 
=== Gastronomia ===
[[Fitxategi:Pulpo a la gallega - jlastras.jpg|thumb|left|[[Olagarroa galiziar eran|Olagarroa galiziar eran edo ''PulpoPolbo á feira'']].]]
 
Galiziako gastronomia bere produktuen ugaritasun eta kalitatearengatik nabarmentzen da, horren adibide [[Jatorrizko Izendapena]] duten 30 galiziar produktuak dira, hauetako batzuk Babestutako Jatorrizko Izendapena dute (BJI).<ref>[http://www.mapa.es/es/alimentacion/pags/Denominacion/resultado.asp Espainiako Ingurumen eta Landa eta Itsas Eremuko Ministerioa, Galiziako Jatorrizko Izendapena]. {{es}}</ref> Galiziar sukaldaritzan maiz [[arrain]]a eta [[itsaski]]ak erabiltzen dira. [[Galiziar enpanada]] [[haragi]] edo arrainez beteriko Galiziako usadiozko jakia da. [[Galiziar salda]] [[patata]]k eta [[grelo]]ak osagai nagusitzat dituen [[zopa]] oparoa da. Greloa bera ohituraz [[Inauteri]]etan jan ohi den [[lakoia greloekin]] deritzon platereko osagaia ere bada, berau grelo, patata eta [[txorizo]]arekin batera egositako txerri [[lakoi]]ez osatua dago. [[Txangurru]]a (''Centolla'') ere galiziar gastronomiako ohiko jakia da, bizirik egosten da, gorputz atal nagusia maskor baten gisara irekiz, bere barrenak ongi nahas daitezen. Beste plater herrikoi eta arras ezaguna [[Olagarroa galiziar eran]] da, usadioz [[kobre]]zko [[eltze]] batean egosia, zati txikietan ebakia, [[oliba olio]]z, itsas [[gatz]]ez eta [[piperrauts]]ez hornitua, eta azkenik [[zur]]ezko plater batean zerbitzatua.