Bioko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Uharte infotaula
| izena = Bioko
| irudia = Limbe view with Bioko.jpg
| irudi oina = Bioko, Kamerungo kostaldetik ikusita
| irudi px = 250px
| mapa = Bioko.png
| jatorrizko izena = Otcho
63. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Limbe view with Bioko.jpg|thumb|left|Bioko, [[Kamerun]]go kostaldetik ikusita]]
 
Kristo aurreko lehen milurtekoaren erdialdean, Afrikako lur kontinentaletatik etorritako [[bantu]] familiako hainbat tribuk uhartea kolonizatu zuten, eta [[bubi]] etnia eratu zuten. Gerora lur kontinentaletatik etorritako beste talde batzuekin ere nahasi ziren.
 
70 ⟶ 68 lerroa:
 
Hala ere, bubi etniakoak oso gerrazaleak ziren —etengabe ari ziren borrokan tribuen, klanen, familien, barrutien, hirien eta gizabanakoen artean—, eta Europako inperialismoak ezin izan zuen uhartea konkistatu [[XX. mendea]]ren hasiera arte.<ref>{{erreferentzia|izenburua= From slaving to neoslavery: the bight of Biafra and Fernando Po in the era of abolition, 1827-1930 |izena= I. K. |abizena= Sundiata |argitaletxea= Univ. of Wisconsin Press |urtea= 1996 | ISBN = 978-0-299-14510-1 |orrialdea= 4|hizkuntza=en}}</ref>
 
[[Fitxategi:bubi tribal flag.svg|thumb|Bubien ikurrina.]]
 
1926an, uhartea [[Ginea Espainiarra]] koloniara lotu zuten. [[Francisco Franco|Francoren]] diktaduraren pean, [[Ekuatore Ginea]]k deskolonizazio prozesua hasi zuen, 1968ko urriaren 12an independentzia lortu arte. [[Francisco Macías Nguema]] izan zen Ekuatore Gineako aurreneko lehendakaria, 1968tik 1979an boteretik bota zuten arte.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza= en |url=http://www.dictatorofthemonth.com/Nguema/Dec2001NguemaEN.htm |izenburua= Francisco Macias Nguema|egilea=www.dictatorofthemonth.com}}</ref> Haren agintaldian, Ekuatore Gineari ''Afrikako [[Auschwitz]]'' esaten zitzaion. Nguemaren erregimenak alde batera utzi zituen gobernu eginkizun guztiak, barne segurtasunekoak izan ezik, eta segurtasun eginkizun hori terrorearen bidez egiten zuen: epaile nagusitzat jarduten zuen, eta milaka herritar kondenatu zituen heriotzara. Ondorioz, herritarren herena hil edo erbesteratu zen. Ekuatore Gineak zituen 300.000 bat bizilagunetatik, gutxi gorabehera 80.000 hil zituzten, bereziki aberastasunik edo heziketa intelektualik bazuten Biokoko bubi etniako kideak.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza= en |url= http://news.independent.co.uk/world/africa/article2530772.ece |egunkaria=Independent|izenburua= Coup plotter faces life in Africa's most notorious jail}}</ref><ref>{{erreferentzia|hizkuntza= en |url= http://www.dailymail.co.uk/pages/live/articles/news/news.html?in_article_id=455635&in_page_id=1770 |izenburua= True hell on earth: Simon Mann faces imprisonment in the cruelest jail on the planet |egunkaria=[[Daily Mail]]}}</ref> Diktadoreak, jende ikasia bere erregimenarentzat mehatxua zelakoan, betaurrekoak zituen oro hilarazi zuen. Eskola guztiak itxiarazi zituen 1975ean. Ekonomia kolapsatu zen, eta herritar trebatuek eta atzerritarrek alde egin zuten.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza= en |url= http://www.telegraph.co.uk/opinion/main.jhtml?xml=/opinion/2004/08/29/do2902.xml&sSheet=/opinion/2004/08/29/ixopinion.html |izenburua= If you think this one's bad you should have seen his uncle |egunkaria=[[The Telegraph]]|data=2004/08/29}}</ref>