«Luis III.a Beaumontekoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''Luis III.a Beaumontekoa''' ([[galdera-marka|?]] - [[Aranda de Jarque]], [[1508]]ko [[urriaren 16]]a) [[Leringo konderria|Leringo kondea]] eta [[Nafarroako kondestableakondestable]]a izan zen.
 
== Biografia ==
Aita [[Luis II.a Beaumontekoa]] eta ama [[Karlos III.a Nafarroakoa]]ren alaba [[Joana Nafarroakoa]] zituen. [[1462]]an aita hil zenean, [[Leringo konderria|Leringo kondea]] eta [[Nafarroako kondestableakondestable|erresumako-kondestable]] bihurtu zen. Hala ere aldez aurretik izandakoa zen [[politika]]n [[1451]]an aita preso hartu zutenetik, Joanes osabarekin batera, [[beaumontar]]ren buruzagia zelako.
 
[[1464]]an eta [[Tarragona]]ko itunaren bitartez, armak utzi eta [[Joanes II.a Aragoikoa]]ren alaba zen Leonor Aragoikoa [[1468]]an ezkondu zuen. Pixkanaka pixkanaka [[Fernando II.a Aragoikoa]]ren aldeko jarrerak azaldu zituenez, [[Leonor I.a Nafarroakoa]]k [[1472]]an matxinotzat jo zuen.
2.799

edits