Ibarretxe Plana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t →‎Ibarretxe Planaren aurkakoak: Barne lotura zuzenketak
74. lerroa:
D) [[Nafarroa]]ko gobernua. Espainiako PPk esaten zuenaren antzera, "[[Euskadi Ta Askatasuna|ETAri]] arnasa" ematen ziola esan zuen eta Nafarroako Foru Aldundiarekin eta Nafarroako gauzekin esku-hartze larria egiten zuela. Nafarroako [[lehendakari]]a zen [[Miguel Sanz]]ek Nafarroako foru Erkidegoa "bakean uzteko" eskatu zion.(9)
 
E) [[Confebask]] Euskadiko enpresarien elkarteko lehendakaria, [[Roman Knörr]]. Baita Arabako enpresarien [[SEA]] elkartea aurka jarri zen. Enpresari ezagun batzuk besteak beste [[Iñigo Oriol]], [[Iberdrola]]ko lehendakariak gogor egin zuen Planaren kontra kritikak eginez. Arrazoi ekonomikoak argudiatzen zituzten Planaren kontrako jarrera izateko. Baita ere gizartearen zatiketa eta instituzioen arteko borrokek ekarriko luketen hondamendia aipatu zituzten. Bestalde Gipuzkoako enpresarien elkartea ([[ADEGI]]) eta Bizkaikoa ([[Cebek|CEBEC]]) ez zuten Ibarretxe Planaren aldeko edo aurkako jarrera erakutsi.(10)
 
F) [[Burgos]]ko aldundia eta baita ere [[Gaztela eta Leon]]go Autonomia Erkidegoa. Nahiz eta horrela ez izan, Trebiñu anexionatu nahi zutela ziurtatzen zuten bai Burgoseko Aldundiak baita bere Erkidegoak ere. Izatez, eta ''''Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politiko Berria''''n hau agertzen zen hitzez hitz Trebiñuko gaiari buruz:
88. lerroa:
4) Aurreko letran aipatutako instituzioetakoren batek barrendegia Euskadiko Erkidegoan integratzea onartzen ez badu, bitariko batzorde bat sortu beharko dute bi aldeen artean –instituzio horiek izendatutako ordezkariek eta barrendegiko udal-ordezkaritzak osatua–, sei hilabeteren barruan negoziazio-prozesu bat aurrera eraman dadin segregazioari buruz eta, kasua hori bada, atxikitze eztabaidatuari buruz–, barrendegiko herritarren borondate demokratikoa adostasunez gauzatzeko aukera emango duten baldintza politikoak ezartzeko.
 
G) [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] aurkako erakunde zibikoak, [[Terrorismo]]ko biktimen erakundeak bezela ezagunak zirenak, Ibarretxe Plana ETAren alde zegoela ziurtatzen zuten. Besteak beste, [[Ermuko Foroa|Foro de Ermua]] (13), [[Aski da!]] (14) eta bere bozeramailea [[Fernando SabaterSavater]](15) Planaren aurkako salaketa larriak eta hitz bortitzak esan zituzten. Ibarretxe Lehendakariarn eta Jaurlaritza osoaren aurkako salaketa [[Apokaliptizismo|apokaliptikoekin]] batera, manifestazioak antolatu zituzten eta Planaren aurkako [[propaganda]] handia egin zuten, besteak beste autobus bat alokatu zuten herriz herri hori egiteko.
 
 
==Ondorioak Euskadin eta Espainian==