Umberto Boccioni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: Edvard Munch
7. lerroa:
== Biografia ==
 
[[Erroma]]n izan zen 1898tik 1902ra, eta teknika berriak ikasi zituen han. [[1902]]tik aurrera [[Paris]]en egon zen, eta 1908an [[Milan]]en hartu zuen bizilekua. Urte hartan bertan [[Filippo Tommaso Marinetti|Marinetti]] ezagutu zuen; ''Manifesto dei pittori futuristi'' (1910, ''Margolari futuristen agiria'') izenpetu zuenetakoa izan zen, eta orobat ''Margolari futuristen agiri teknikoa''ren erredaktore nagusia (1912). Lehen aldi hartan, Boccionik hurbiletik aztertu zituen [[Sezesio]]ko mugimendu surrealista eta [[Edvard Munch|Munch]]en [[espresionismo]]a. Dinamismoa, objektuaren barneko indar gisa, eta aldiberekotasuna, oroitzen denaren eta ikusten denaren arteko sintesi gisa, hartu zituen Boccionik oinarri, eta kontzeptu horietatik sortu zen, hain zuzen ere, futurismoak osagai plastikoaren eta kromatikoaren arteko sintesia bilatzeko zuen joera.
 
Kubistengandik zenbait teknika hartu zituen (planoak planoekin ebakiz eta berriro elkartuz lortzen zuen gauzakiak deskonposatzea, batez ere), baina arte-mota horren alde estatikoak eta intelektualak ez zituen onartu; zibilizazio modernoaren dinamismoa adierazi eta mugimendua iradoki nahi zituen berak.