Abidos (Asia Txikia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketak
5. lerroa:
Ziuraski, traziar biztanleriadun hiri bat izan zen, [[Mileto]]ren kolonia [[K. a. 700eko hamarkada|K. a. 700]]. urtean bihurtu zena. [[Dario I.a]] persiar enperadoreak su eman zion Traziara egin zuen bere espedizioan, eszitek okupa ez zezaten ([[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 512]]. urtea), baina, ondoren, indarberritu egin zen eta berreraikia izan zen.
 
[[K. a. 499]]. urtean, ioniar matxinadara batu zen baina [[DaurisasDario I.a Handia]] jeneral persiarrak okupatu zuen [[K. a. 498]]. urtean. Pertsiako [[JerjesXerxes II.a]]k [[K. a. 480]]. urtean, han, [[txalupa]] zubi bat eraiki zuen, bere tropek [[itsasarte]]a beste aldera pasa ahal zezaten (Sestosetik gertu, hiri hau eta [[Maditos]] artean).
 
[[Atenas]]en aliatua, [[Sirakusako setioa]]ren ondoren, [[K. a. 411]]. urtean matxinatu zen, eta [[Esparta]]ren alde agertu zen, [[Derzilidas]] espartar jeneralaren mende geratuz. Ondoren, [[Anatolia]]ko gainontzeko greziar hiriekin batera, persiara pasa zen [[K. a. 386]]. urtean.
 
[[K. a. 334]]. urtean [[Alexandro Handia]]ren mende geratu zen, eta Mazedoniaren hiri aliatu bezala jarraitu zuen, [[Antigono I.a Monoftalmos]]en eskuetara pasa zen, [[K. a. 305]]. urtean, bere burua [[Sardes]]eko errege izendatu zuena, eta, [[Issos]]en [[K. a. 301]]ean garaitua eta hila izan ondoren, [[Lisimako Traziakoa]]ren eskuetara pasa zen, hau, [[K. a. 281]]ean, [[Seleuko I.a Nikator]]rek garaitu zuen arte. Seleuko, asiar ondasunetaz jabetu eta [[Europa]]ra pasa zen, non hila izan zen. Hala ere, seleuzidek asiar kostaldea mantendu zuten, Abidos barne. [[K. a. 200]]. urtean [[Filipo V.a Mazedoniakoa|Mazedoniako Filipo V.a]]k eraso zuen, eta gogor defendatu zen, baina, azkenik, amore ematea beste erremediorik ez zitzaion geratu. [[K. a. 196]]. urtean gertatu zen [[Erroma]] eta Mazedoniaren arteko lehen gerraren ondoren, Erromak hiri aske bezala adierazi zuen, [[Asia]]ko beste hainbat hirirekin batera, eta, ordutik aurrera, Erromaren eraginpean geratu zen. Hiriak, bere lurraldean, urre meatze batzuk zituen, erromatar garaian agortuak zeudenak.
 
Hiria, [[XV. mendea]]n [[Konstantinoplaren erorialdia|Konstantinoplaren erorketa]] gertatu eta beranduxeago arte existitu zen, baina, otomandarren agintepean, ia desagertu egin zen.