Eriktonio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Elezaharra: Barne lotura zuzenketak
10. lerroa:
Mitoaren arabera, Hefesto, [[Atena|Atenea]] bortxatzen saiatu zenean, azken hau lehenaren tailerrean arma baten bila ari zela, jainkosaren izterrera Hefestoren hazia erori zen, eta jainkosak, kentzen saiatu zenean, lurra, [[Gaia (jainkoa)|Gaia]], ernaldu zuen. Handik jaio zen Eriktonio.
 
Pausaniasen arabera, Ateneak, Eriktonio saski baten barnean jarri zuen, eta [[Aglauro]], [[Herse]] eta [[Pandroso]] izeneko hiru ahizpei eman zien. Irekitzea debekatu zien, baina, hiru ahizpa haietako bik, Aglauro eta Hersek, ez zuten jainkosak esandakoa bete, eta, Eriktonio, suge gorputzarekin ikusi zutenean, [[AtenasekoAtenasko AkropoliAkropolia]]arenren tokirik malkartsuenetik bota zuten euren burua. [[Partenoia]]n dagoen [[Fidias]] eskultoreak zizelkaturiko [[Atenea Partenos]] estatuak bere [[lantza]]ren ondoan duen sugea, Eriktonio bera dela ere esaten du.
 
Jainkotua izan zen, eta bere omenezko tenplu bat eraiki zen Atenasen bertan: [[Erekteion]] ospetsua. Mitoak balentria asko bete zituela dio, kulturalak nahiz belikoak. Atenearen gurtza Eriktoniok sartu zuela esaten da (beste iturri batzuen arabera Zekrope I.ak), baita Panatenaikoen jaialdi edo prozesio erlijiosoa sortu zuela ere. Honek, Ateneak [[Poseidon]] uretako jainkoaren aurka lorturiko garaipena omentzen zuen. Guda honetan, Ateneak [[Atika]]ko lurrak lortu zituen. Guda hau, Eriktonioren erregealdian gertatu zen, [[K. a. 1511]] eta [[K. a. 1506]]. urteen artean, [[Parosko Kronika]]ren arabera. [[Gari]]aren landaketa ere berak sartu zuela esaten da.
 
{{oinordekotza