Frans Snyders: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Pieter Brueghel Gaztea|Brueghel Gaztea]]ren ikasle izan zen, eta 1602an maisu-titulua lortu zuen. Pintore [[barrokoa]] zen. [[Izadi hil]]ak, fruituak, loreak eta animalien irudiak egin zituen hasieran, baina geroago indar handiko ehiza- eta borroka-irudiak, adierazkortasun bizikoak, ondu zituen, [[Pieter Aertsen]] eta [[Joachim Beuckelaer]]ren koadroetan oinarriturik, baina estilo originala erabiliz betiere.
 
Snydersen lan nagusiak: "Izadi hila", "Oilarren borroka" (1625), "Basurdearen ehiza", "Fruta saltzailea" (1636) eta "Orein-ehiza", bere maisulan handienetakoa. Azken hori Filipe IV.ari erakutsi zioten, eta horri esker eman zion erregeak ehizari buruzko zenbait obra egiteko enkargua.
 
[[Fitxategi:LA FRUTERA (SNYDERS).jpg|thumb|240px|"Fruta-saltzailea"]]
1603-1609 bitartean [[Italia]]n bizi izan zen, Erroman, Napolin eta Milanen. Sorterrira itzuli zenean arrakasta handia lortu zuen izadi hilen margolari gisa, eta horrela erakarri zuen [[Peter Paul Rubens|Rubensen]] arreta. Haren adiskide egin zen, eta harekin batera aritu zen lan askotan, 1611-1616 urteen artean. Era berean, Snydersek lehoi- eta basurde-ehizari buruz margotu zituen zenbait koadrotan Rubensen ukitua antzematen da. Rubensen pinturatik hartu zituen ezaugarrien artean, aipagarriena kolorearen eta konposizioaren zentzua da, eta baita apaingarrien oparotasuna ere; koloreen erabilerari dagokionez, kolore nahasketa erabili ohi zuen, gorria eta zuria nabarmentzen direla betiere. Baina ez zen Rubens izan Snydersekin lan egin zuen artista ospetsu bakarra; izan ere, Snydersek zenbait irudi margotu zituen [[AntonAntoon van Dyck]]en eta [[Jacob Jordaens]]en koadro batzuetan.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}