Endoeskeleto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lotura txertatu
informazioa gehitu
2. lerroa:
'''Endoeskeletoa''' ([[greziera]]z ἔνδον, endon = "barnean" + σκελετός, skeletos = "eskeleto") edo barne hezurdura, zenbait [[animalia]]ren euskarri den barne egitura da, ehun mineralizatuz osatua egon ohi dena. Endoeskeletoa animaliaren giharren eta [[Tendoi|zurden]] euskarri dira, gorputzari forma ematen dio, mugimendua ahalbidetzen du eta [[nerbio-sistema]] babesten du. [[Ornodun]] gehienetan funtsezko [[Organo (biologia)|organo]] asko ere babesten ditu.
 
Endoeskeletoa larrupean edo gorputzaren ehunen eta organoen pean dute animaliek. Ornodunen endoeskeletoa bi ehun motaz osatua dago ([[hezur]]ra eta [[kartilago]]a). Ornodun gehienetan [[notokorda]] bizkarrezurrak ordezkatzen du, eta kartilagoa hezurrek ordezkatzen dute helduaroan. Hala ere, badira salbuespenak, adibidez [[Chondrichthyes]] arrain [[Klase (biologia)|klase]]a, arrain kartilaginoso ere deituak; arrain hauek eskeleto osoa kartilagozkoa dute eta hauen artean daude [[marrazo]]ak, adibidez. Endoeskeletoak hiru [[filum]]etan eta azpliklase batean aurki daitezke, aldaera askorekin: [[Chordata]], [[Echinodermata]], [[Porifera]] (belakiak) eta [[Coleoidea]]. Belakien hezurdurak gorputzaren euskarri funtzioa baino ez du, eta karezko edo silizezko espikula mikroskopikoz egina dago.
 
== Ikus, gainera ==