Sokrates: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
moldaketa batzuk
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
 
== Biografia ==
Aita eskultorea zuen eta ama emagina. Gaztetean [[hoplita]] gisa borrokatu zen [[Peloponesoko Gerra]]n; gudetan erakutsi zuen adorea jaso zeun [[Altzibaides]]ek. [[Politikan [[aristokrazia]]ren aldekoa zen. Bere iritziz, [[demokrazia]] guztiz manipulatuta zegoen [[sofistak|sofisten]] aldetik. Beraz, Atenas eta Espartaren arteko gudan [[Esparta]]ren alde egon zen eta horrelako ideiak defendatzeagatik [[Atenas]]eko epaileak heriotza zigorrera kondenatu zuen.
 
Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, [[Platon]]en bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen solasaldietan oinarrituak baitira. Hain zuzen, Sokrates ''agorako'' gizona izan zen, plaza gizona; Atenasko plazetan filosofia eztabaidak izaten zituen eta bere galdera eta solasaldi sotilen bidez zalantza eragiten zuen jendearengan.