Debate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
== Debatearen ezaugarri batzuk ==
* '''Gaia eztabaida-sortzailea''' izan behar du. Gutxienez bi iritzi multzo sortzen duten horietakoa.
* '''Kontrako iritzieiiritziak''', kontrako iritziak defendatzen dituzten parte-hartzaileei, antzeko denbora eman behar zaie.
* '''Moderatzailea''' neutrala agertu behar du.
* Moderatzaileak, askotan, '''gidoi''' bat izaten du, galdera batzuk botatzen ditu parte-hartzaileei bere iritziak plazaratzen laguntzeko.
* '''Denbora mugatua'''. Parte hartzaileek ez dute hitz egiterakoan diskurtso luzeegirik egiten. Parte-hartzaileek '''moderatzaile'''ari hitz egiteko txandak banatzerakoan nolabaiteko agintea aitortzen diote.
* Zenbait debatetan, aurretik oso adostuak eta arautuak egoten dira debatea gobernatzeko kontu guztiak. Esate baterako, hauteskunde garaietako politika debateetan, txandak zenbat denborakoak izango diren, parte-hartzaileak nola kokatuko diren, eta beste hamaika kontu aurretik adostuak egoten dira. Moderatzailea nor izango den, debatea non egingo den, tokia eta eguna, dena aurretik adosten da zenbait debatetan.