Germaniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Komagene
4. lerroa:
Germaniko oso militar ospetsua izan zen. [[Zesar Augusto|Augustok]] ere oso atsegin zuen, eta haren oinordekogai izan zen. Nolanahi ere, [[Tiberio]] aukeratu zuen azkenean. Soldaduek maite zuten, eta haien buruan kanpaina arrakastatsuak izan zituen [[Panonia]]n eta [[Dalmazia]]n. K. o. 12an, kontsul izendatuz zen, bost urte jarraian kuestor izan ondoren.
 
[[Zesar Augusto|Augustoren]] hilotzaren ostean (K. o. 14an), Senatuak Germaniko [[Germania]]ko legioen buruan kokatu zuen. Oinordekoa ospe txarreko [[Tiberio]] zela jakinda, soldaduak matxinatu ziren, Germaniko hobesten zuten eta. Honek, halere, matxinada deuseztatu zuen. Hurrengo bi urteetan, Rhin ibaitik ekialdeko tribuak menderatu zituen, eta K. a. 9an [[Teutoburgoko oihaneko gudua]]n galdutako ikurrak berreskuratu zituen. Asia aldean ere [[Kapadozia]] eta [[KomagenaKomagene]] erresumen kontrako garaipenak lortu zituen.
 
K. o. 19an, halere, Germaniko hil zen. Zurrumurruz beterik, iturri batzuen arabera, [[Siria]]ko gobernariak, Gneo Kalpurnio Pisok, pozoitu zuen. Pisok hil zigorra jaso zuen epaiketan. [[Suetonio]]k dioenez, [[Tiberio]]ren jelosiak bultzatu zuen hilketa hori.