Junio Bruto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Tarkino Harroa
2. lerroa:
'''Junio Bruto''', [[latin]]ez ''Lucius Iunius Brutus'' [[Erromatar Errepublika]]ko fundatzaile mitiko bat zen. 509an [[Erroma]]ko lehen kontsuletako bat ere bazen.
 
Hautaketa hori baino lehen, Erroma erregeek gobernatzen zuten. Azken erregea, Luzio [[Tarkino Harroa|Luzio Tarkinio]] Superbo]], boteretik kentzeko matxinadaren burua izan zen Bruto, Tarkinioren semeak Brutoren arreba, [[Lukrezia]], bortxatu zuelako. [[Tito Livio]]k ematen digu horren guztiaren berri. Nolanahi ere, galiarrek Erroma arpilatu (K. a. 390) baino lehenagoko kontuez ez zegoen inolako erregistrorik, [[Tito Livio]]ren garaiarako ere ez. Hori zela eta, garai horretarako kontakizunak historian baino legendan oinarritzen dira.
 
[[Tito Livio]]k zioenez, Brutok bazeuzkan [[Tarkino Harroa|Tarkinio]] hiltzeko zioak. Izan ere, Tarkiniok Brutoren anaia baten hilketa agindu zuen, anaia hori Tarkinio errege bihurtzearen kontra agertu zelako.
 
Bruto Tarkinioaren familian mozorraturik sartu zen. Haren semeekin [[Delfosko orakulua|Delfoseko Orakulura]] joan zen, Erromako hurrengo erregea zein izanen zen jakitera. Orakuloak erantzun zien amari musu bat emanen zion lehenengoa izanen zela erregea. Brutok uste zuen Orakulok lurraz ari zela. Horregatik, estropezu egindakoan musu bat eman zion lurrari.