Hidrogeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Isotopoak: zuzenketa gramatikalak
115. lerroa:
== Hidrogenoa naturan ==
[[Fitxategi:Whirpool_Galaxy.jpg|thumb|left|250px|Whirpool galaxia [[Hubble teleskopioa|Hubble]] [[teleskopio]]ak ikusia]]
Hidrogenoa [[unibertso]]ko elementurik arruntena dugu, unibertsoaren [[masa]]ren %75 osatzen duelarikdu eta unibertsoko [[atomo]]en %90 hidrogeno atomoak direlarikdira. Hidrogeno kontzentrazio handienak [[izar]] eta [[planeta]] [[erraldoi gaseoso]]etan aurki litezke. Nebulosetan hidrogeno monoatomikoa aurki daiteke, eta izarren sortzearekin erlazionatua dagoelarikdago. Unibertsoko hidrogeno gehiena forma atomikoan edota plasma egoeran dago, eta gutxiengoa hidrogeno molekularramolekular delarikgisa (hidrogeno diatomikoa). [[Plasma (fisika)|Plasma]] egoeran ez dago ohizko loturarik hidrogenoaren protoi eta elektroien artean hori dela eta [[Eroankortasun elektriko|konduktibitate elektriko]] izugarria du eta emisibitate edo argi jarioa ere oso handia da; plasmarengan hidrogenoa izarretako argiaren iturri delarikda. Plasmak jariaten dituen kargadun partikulengan eragin handia dute kanpo magnetiko eta elektrikoek horregatik eguzkiak ixurtzen duen [[eguzki haize]]ak [[lurra]]ren [[magnetosfera]]ra dakartzan partikulek osatzen dituzte [[aurora polar|aurora boreal]] eta [[aurora polar|austral]] fenomenoak, kanpoen eragin horrek ere sortzen ditu [[Birkelanden korronte]ak. Hidrogeno [[monoatomiko]]a izarrarteko materian aurki ditzakegun partikuletako bat da. [[Lurra|Lurrean]] orohar hidrogenoa H<sub>2</sub> dago, hala ere hidrogeno gasa lurraren atmosferan oso kopuru txikian aurki genezake (parte bat milioiko, hau da %0,0001) hain arina baita lurreko [[atmosfera]]tik nahiko erraz ihes egiten duela. Hidrogeno monoatomiko eta [[diatomiko]]a [[unibertso]]ko osagai nagusiak izan harren ez da erraza lurrean hauek sortu, metatu eta purifikatzea, hala ere hidrogenoa lurrean errazen aurki dezakegun elementuetan hirugarrena dugu. Lurraren baitan hidrogeno iturri nagusiak [[hidrokarburo]] eta [[ur]]a ditugu. Zenbait [[bakterio|bakteria]] hidrogenoa metabolizatzeko gai dira ostera atmosferara isurtzeko; hidrogenoa [[digestio-aparatu]]ko gasen osagai dugu ere, hau da , puzkarrek hidrogenoa daramate ([[metano]] CH<sub>4</sub> forman besteak beste). Metanoa hain zuzen, [[gas natural]]aren osagaietako bat, hidrogeno iturri garrantzitsua bihurtzen ari da prozesu industrialetan.
 
== Hidrogeno molekularra ==