Platon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Bizitza: Barne lotura zuzenketa: Ariston (Atenastarra)
t →‎Bizitza: Barne lotura zuzenketak
25. lerroa:
Sokrates [[K. a. 399]] urtean epaitua eta kondenatua izan zen, eta bere ikasleen kontrako kanpaina bat martxan jarri zen Atenasen. Horregatik Platonek Atenasetik alde egin behar izan zuen, Sokratesi gertatu zitzaionaren beldurrez. Hamabi urtez egon zen Atenasetik kanpo eta urte hauetan hainbat bidaia egin zituen [[Mediterraneoa]]n zehar. [[Megara]]n, lehendabizi, eta [[Sizilia]]n egon zela ziurtzat jotzen da. Laertzioaren arabera [[Zirene]], [[Egipto]] eta [[Persia]]ra egin omen zituen beste bidaiak, ordea, eztabaidagarriak dira. Siziliara egindako bidaietan [[Pitagoras]]en jarraitzaileekin ere harremanetan egon omen zen eta hauek matematikarako zuten joera bereganatu zuen. Horrela, Akademiaren atari gainean, ''Geometria ez dakien inor ez dadila hona sartu'' leloa idatzirik zegoelako istorioa zabaldu da mendeetan zehar.
 
[[Sizilia]]n [[K. a. 387]]. urtean izan zela uste da, eta bertan [[Dion]] Siziliako [[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dionisio I.a]] erregearen generalarekin harreman estuak izan zituen. Platonek zituen ideia politikoak praktikan jarri nahian abiatu omen zen Platon Siziliara. Baina bere saiakerak porrot egin zuen, Dionisioaren babesa galdu eta esklabo bihurtu ere egin omen zuten, azken datu hau fidagarritzat jotzen ez bada ere. [[K. a. 385]]. urtearen inguruan Atenasera itzuli zen eta ''[[Atenasko Akademia|Akademia]]'' izeneko ikastetxea eraiki zuen. Bertan filosofia irakasten zen eta ondorengo mendeetan ere, VI. mendera arte, filosofia-erakunde nagusi bat izan zen. Bertan zelarik, bere lanik garrantzitsuenak idatzi zituen eta ikasle asko izan zituen, haietatik Aristoteles.
 
Siziliako [[Dionisio II.a Sirakusakoa|Dionisio II.a]] agintera heldu zenean, [[K. a. 367]] urte inguruan Siziliarako bigarren bidaia egin zuen, Dionek bultzaturik, errege berriari filosofia eta gobernu ona erakutsi nahian. Bigarren bidaia hau ere ez zen ongi bukatu. Erregeak bere aurkako matxinada bat antolatzea leporatu zion Dioni eta erbesteratu egin zuen. Platon atxiloturik geratu zen Sizilian. Azkenean, erregearen baimenaz Atenasera itzuli eta Dionekin elkartu zen Akademian. Bertan 4 urte igaro ondoren eta Dionisio erregearen eta Dionen beraren eskariei jarraituz, Siziliako [[Sirakusa|Siracusara]] itzuli ziren [[K. a. 361]]. urtean. Gauzak ez ziren orduan ere ongi suertatu eta Platon berriz ere atxilotu egin zuten eta Dionek ihes egin behar izan zuen. Honek armada bat osatu eta Sizilia bere gain hartu nahi zuen, azkenean erahila izan zen ordea. Platon Atenasera itzuli eta Akademian eman zituen bere bizitzako azken hamahiru urteak, [[K. a. 347]] urte inguruan hil zen arte, 80 bat urterekin.
 
== Lanak ==