«Zesar Augusto»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Bigarren urratsa: Barne lotura zuzenketak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (→‎Bigarren urratsa: Barne lotura zuzenketak)
K. a. 23an, Augustok kontsulatuari uko egin zion. Hala ere, kontsulen ''imperium''-a gorde zuen. Bigarren hitzarmen bat egin zuten orduan Augustok eta Senatuak. Tribuno eta zentsoreen botereak, baina ez tituluak, eman zizkioten Augustori. Horretaz gain, moral publikoa ikuskatzeko, legeak interes publikoaren aldekoak zirela erabakitzeko, eta senatariak izendatzeko ahalmenak eskuratu zuen Augustok. [[Erroma]] hiriaren gaineko ''imperium'' bakarra ere Augustoren esketan zegoen. Horrek esan nahi du hiriko indar armatu guztiek men egin behar zioten. ''Imperium proconsulate maius'', hau da, probintzietan edozein lege aldatzeko eskubidea, ere eman zioten.
 
K. a. 22an, Augustok ezin izan zuen kontsul postua erdietsi. K. a. 22an, 21ean eta 20an jendea matxinatu zen, eta kontsul bakar baten izendapena baino ez zuen ahalbidetu, Augusto, "herriaren defendatzailea" senatari aristokratek boteretik at utzi zutelako. Azkenean, K. a. 19an [[Erromatar Senatua|Senatua]]k kontsulen ikurrak janztea baimendu zion. Honela, kontsula izanda ala ez izanda, herriaren begietarako kontsul bezala agertzen zen.
 
Nolanahi ere, Augustok ez zuen bere burua erregetzat aurkeztu. Jendeak zuzentzen zitzaionean, ''princeps'' titulua baino ez zuen onartzen. Ohiz kanpoko boterea zeukan, baina ofizialki Senatuak eta Herriak emana, eta, beraz, ofizialki, haien agintepean zegoen. [[Marko Emilio Lepido|Lepido]] hil zenean (K. a. 13an), ''Pontifex Maximus'' kargua ere hartu zuen Augustok.
 
Hurrengo erromatar enperadoreek Augustori eskainitako tituluak baino ez zuten hartzen. [[Erromatar Inperioa|Inperioak]] aurrera egin ahala, ordea, titulu eta ohore guztiak bereganatu zituzten, Senatuak emandakoak ziren ala ez kontuan hartu gabe. Koroa zibikoa, kontsulen ikurrak eta jeneral garaileen toga morea enperadoreen ikurrak bihurtu ziren, eta [[BizantinarBizantziar InperioInperioa]]ann zein Mendebaldea inbaditu zuten errege germanikoek erabiliak ziren.
 
== Agintaldia ==