Shetlandak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
 
1466 km2-ko azalera dauka eta 2012ko erroldaren arabera 23.210 biztanle ditu. Uhartedi honek [[Lerwick]] du hiriburu eta burgo bakar.
 
== Historia ==
Shetlandak VIII eta IX mendeetan kolonizatu zituzten [[vikingo]]ek. XIII mendetik aurrera Shetlandekiko Eskoziako erregeen interesa piztu zen, XV mendean [[Orkadak|Orkadetako]] Stewart familiak eskuratu zituen baina hauek gartzelaratzean 1609an Eskoziako koroak bere gain hartu zituen uhartedi biak.
 
Hurrengo mendeetan merkataritza nabarmen bultzatu zen, itsasbideen pausaleku bihurtu baitzen ingeles, alemaniar eta eskandinaviarrentzat. XVIII mendean [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerretan]] borrokatzeko [[Royal Navy]] itsas armada britainiarrak 3.000 shetlandar hartu zituen baina oso gutxi itzuli ziren. 1861 eta 1881 artean 8.000 pertsonak emigratu ere egin zuten eta XIX mende bukaerarako uhartediaren %90a 32 pertsonen esku zegoen. 1880an arrantzaren industriak bultzada ekonomiko berria eman zien uharteei.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]n ere Shetlandek aper garrantzitsua jokatu zuten. Gurutzatuen 10. eskuadroiak bertan hartu zuen egoitza eta 1917an 4.500 itsasontzi atera ziren Lerwicketik konboien eskolta lanak egiteko. Bigarren Mundu Gerran ere antzeko lanak egin zituen, oraingoan Norvegiarren flota izan zen bertan.
 
XX mendearen bukaeran petrolioa aurkitu zen bertako uretan, Europako erreserba handienetakoa gainera. Independentzia mugimendu txiki bat abiatu da honen harira.
 
== Uharteak ==