Naqsh-e Rostam: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
# Ahura Mazda jainko handi bat da, lur hau sortu zuena, zerua sortu zuena, gizona sortu zuena, gizonarentzako zoriontasuna sortu zuena, Dario errege egin duena, errege ugarietako bat, jaun bat askorentzat.
# Dario naiz, Errege handia, Erregeen Errege, mota orotako gizakiak dituzten herrialdeetako Errege, Lur handi honetako lurralde handietako Errege, [[Histaspes]]en semea, akemenidar bat, persiar bat, persiar baten semea, ariar bat, arbaso ariarrak dituena.
# Dario Handiak dio: Ahura Mazdaren mesedeagatik, hauek dira Pertsiatik kanpora hartu ditudan herrialdeak, euren gainean errege izan naiz, zerga bat ordaindu didate, esan diedana, egin dute, nire legeak, zorrotz mendean jarri ditu: [[Media]], [[Elam]], [[Partia]], [[Herāt|Aria]], [[Baktriana]], [[Sogdiana]], [[Jwarizm]], [[Drangiana]], [[Arakosia]], [[Satagidia]], [[Gandhara]], [[Sindh|Sind]], [[Amirgia]], [[eszita]]k, kapel puntazorrotzeko eszitak, [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]], [[Asiria]], [[Arabia]], [[Egipto]], [[Armenia]], [[Kapadozia]], [[Sardes]], [[Jonia]], itsasoaren beste aldeko eszitak, ''Skudra'', [[petaso]]ak daramatzaten joniarrak, [[Libia]], [[Etiopia]], ''Maka''ko gizonak, [[Karia]].
# Dario Handiak dio: Ahura Mazdak, lurra emozioz ikusi zuenean, eman egin zidan, Errege egin ninduen, Errege naiz. Ahura Mazdaren mesedeagatik, bere tokiaren mende jartzen dut, esaten dizuedana, egin dutena, nik nahi nuen bezala. "Zenbat herrialde konkistatu ditu Dariok?" pentsatzen baduzue: Ikus itzazue tronu gainean dauden guztien eskulturak, berehala jakingo duzue, berehala ezagutuko duzue: persiar gizonaren [[lantza]] oso urrun joan da, berehala ezagutuko duzue: persiar gizon batek, Pertsiatik oso urruti borrokatu du.
# Dario Erregeak dio: Egina izan dena, Ahura Mazdaren borondatez egin dut. Ahura Mazdak laguntza eman dit nik nire lana egin arte. Ahura Mazdak gaitzetik babes nazala, nire errege etxea eta lur hau bezala: Ahura Mazdari erregutzen diot, Ahura Mazdak eman diezadala!