Neoliberalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
asko aldatu dut :)
1. lerroa:
'''Neoliberalismoa''' [[Estatu]]aren esku- '''itziarwapa''' hartze mugatua onartzen duen [[liberalismo|liberalismo-mota]] da. [[1930]] inguruan agertu zen neoliberalismoa, krisiari eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBen]] sendotzeari aurre egiteko helburuekin. Neoliberalismoaren jarraitzaileen ustetan, [[monopolio]]ak izateak, merkatu librean desegokitasunak sortzen dituenez, estatuaren esku-hartze ekonomiko mugatua eskatzen du, monopolioek sortutako desorekak saihesteko; neurri horiekin batera, [[zerga]] erreforma eraginkorra ezarri beharra dago gastu publikoa, geroz eta handiagoa, finantzatu ahal izateko.
 
Neoliberalismoa Euckenen inguruan (Röpke, L. Erhard) sorturiko ekonomialari-taldearen doktrina da. Talde horren helburu nagusiak ekonomiaren deszentralizatzea, salneurrien askatasuna bultzatzea, kanpoko merkataritzaren liberalizazioa eta ekintza monopolistak desagertzea ziren, aurrekontuen oreka ziurtatuz. ''Alemaniako miraria'', gerra ondoko [[Alemania]]ren garapena ekarri zuen politika ekonomikoak, puntu horiek hartzen ditu oinarritzat. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] garrantzi handia izan du neoliberalismoaren ildotik Chicagoko unibertsitatean sortu zen ekonomialari-taldeak.