Oinarrizko partikula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Generaciones delamateria.png|thumb|300px|Funtsezko Partikulen Eredu Estandarra.]]
'''Funtsezko partikulak''' [[materia]]ren funtsezko osagaiak dira. Zehazkiago esanda, partikula txikiagoz osatuta ez dauden eta barne egiturarik dutenik ezagutzen ez den partikulak dira. ''Oinarrizko'' partikulak izenaz ere ezagutzen dira.
 
Jatorrian, ''funtsezko'' edo ''oinarrizko partikula'' izena, [[partikula subatomiko]] ororentzakoororentat erabili zen, [[protoi]]ak, [[neutroi]]ak, [[elektroi]]ak eta soilik [[izpi kosmiko]]etan edo [[partikula-azeleragailu|partikula -azeleragailuetan]] topa zitezkeen beste mota batzuetako partikula exotikoak, [[pioi]] eta [[muoi]]ak kasu. Baina, [[1970eko hamarkada]]tik aurrera, protoiak eta neutroiak partikula sinpleagoz osatuta zeudela argi geratu zen. Gaur egun, funtsezko partikula izena, ezagutzen den tokiraino behintzat, partikula sinpleagoz osatuta ez dauden partikulentzat erabiltzen da.
 
== Partikula subatomikoak ==
[[John Dalton]]ek bere [[Daltonen eredu atomiko|teoria atomikoa]] proposatu zuenean, atomoak banaezinak zirela suposatu zuen, eta, beraz, nolabait, funtsezko partikulak. Atomoaren egituraren ezagutzan eginiko aurrerapenek atomoak inondik ere banaezinak ez zirela eta partikula txikiagoz osatuta zeudela frogatu zuten. Neutroiak, protoiak eta beste partikula konposatu batzuk, [[mesoi]] eta [[hadroi]]ak kasu. Hadroiak zein mesoiak partikula txikiagoz osatuta daude, [[quark]] eta antiquark deituak eta hauek elkartuta mantentzen dituzten [[gluoi]] lainoez.
 
Gaur egun ezagutzen diren [[partikula subatomikoen zerrenda]] ehundakaehunka partikula subatomikoz osatua dago, fisikariak harrituta utzi zituena, partikula horietako batzuk funtsezkoak ez zirela ulertu zuten arte, baizik eta quark eta leptoi deituriko elementu sinpleagoz osatutakoak, euren artean [[bosoi]] elkartrukaketaren bidez elkarreragiten dutelarik. [[Partikulen fisikako eredu estandar]]rean, materiaren osagai txikienei buruzko gure ezagutza egoera isladatzenislatzen duena, quarkak, leptoiak eta elkartrukaketazko bosoiak funtsezko partikulatzat hartzen dira, ez baitago hauek partikula txikiagoz osatuta dauden ebidentziarik.
 
[[Elkarreragin nuklear indartsu]]ari erantzutzen zioten partikularik astunenak (hadroiak) eta masa ertainekoak (mesoiak) funtsezko partikulatzat hartuak izan baziren ere, gaur egun partikula konposatuak direla ezagutzen da. Elkarreragin nuklear indartsuaren eragina jasotzen ez zuten partikularik arinenak (leptoiak) frogatu ziren funtsezko partikula bezala. Bi leptoi motarik arruntenak [[elektroi]]ak eta [[neutrino]]ak dira, esan bezala, erabat funtsezkotzat hartzen direnak. Neutrinoak, euren existentzia asmakuntza matematiko bezala hasi zutenak, jada detektatuak izan dira eta materiaren konposaketaren, kosmologiaren, astrofisikaren eta beste zenbait diziplinetako teoria fisiko guztien zati dira.