Messina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Antzinaroa: Barne lotura zuzenketa: Dionisio I.a Sirakusakoa
187. lerroa:
Baina K. a. 426an Messanak ateniar aliantza utzi zuen eta Sirakusarekin aliatu zen. Ordutik hiria Sirakusa eta [[Lokri]] aliatuen portua izan zen. Messanak Naxos eraso eta menperatu zuen, baina itzultzean [[Sikuloak|sikuloek]] eta [[leontinoak|leontinoek]] garaitu zuten. Ondoren, Messana setiatu zuten baina alperrik. K. a. 424an bake orokorra sinatu zen baina barneko liskarrak ez ziren bukatu. Giro txar honek aukera eman zion [[Lokris|Lokris Epizefiriari ]]<nowiki/>hiria kontrolatzeko, K. a . 415 arte. Urte honetan Atenasko flota irlara etorri zenean (Atenasko espedizioa), Messana neutrala aldarrikatu zen atenastarren eta sirakusiaren eskaerei jaramon egin gabe.
 
Kartagotarrek K. a. 397an hiria arpilatu zuten. Beranduago, [[Sirakusako Dionisio I.a|Dioniso I.a SirakusakoakSirakusakoa]]k konkistatu zuen. K. a. 288an [[mamertinoak|mamertinoek]], traizio batez baliatuz, hirian sartu ziren eta gizon guztiak hil ondoren, emakumeak hartu zituzten beraien emazteak izateko. Hiria base bat bilakatu zuten inguruak arpilatzeko. Azkenean, topo egin zuen Sirakusako espantsionismoarekin. Hieron II.ak, Sirakusako tiranoak, mamertinoak garaitu zituen (K. a. 269) Milasen ondoan (gaurko [[Milazzo]]), [[Longanus]] ibaian eta jarraian Messana setiatu zuen. Kartagok, mamertinoen aliatua zenez, Sirakusa lagundu zuen. Hieron II.ak Messina eraso egin zuenean K. a. 264an, mamertinoek erromatar errepublikari aliantza bat eskatu zioten.
 
Erromatarrek ez zuten berehaka erantzun uste zutelako Kartagoko interesa Sizilian baino ez zegoela. Bestalde, Erroma ez zegoen prest ikusteko nola kartagotarrak hedatzen ziren Sizilian. Hau Italiako inbasioaren aurreko fase bat izan zitekeen. Hori dela eta, K. a. 264an erromako tropak Sizilian lehorreratu ziren, (hau zen lehen aldiz erromatarrek borroka egiten zutela [[Italiar penintsula|Italiar penintsulatik]] kanpo).