Weimarko Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: urte zuzenketaː 1918
t →‎Ondorengoa: Barne lotura zuzenketak
40. lerroa:
 
== Ondorengoa ==
[[Nazionalsozialismo|Nazien]] diktaduraren makina abiarazia zen: oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren Hitler eta enparauak, [[Gestapo]] polizia politikoan oinarriturik: naziek eragindako Reichstag-eko sutearen ondoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen eta, azkenik, alderdi nazionalsozialista barneko oposizioa deuseztatu zuten («[[Labana Luzeen Gaua|Labana luzeen gaua]]», 1934ko ekainaren 30ean). ''[[Reichs-führerReichsführer]]'' bihurturik, gerrarako prestatu zuen Hitlerek Alemania. Langabezia ezabatzeko lan publiko handiei ekin zien eta auzo-herrien aurkako ekintza militarrak bideratu zituen: [[Renania]]ren [[militarizazio]]a, [[Austria]]ren anexioa ''([[Anschluss]]),'' [[Txekoslovakia]]ren zatiketa ([[Sudete]] germaniarren anexioa) eta [[Polonia]]ren inbasioa (1939ko irailaren 1a), Bigarren Mundu Gerra piztu zuena. 1942aren hasieran, ezin garaituzkoak ziruditen Ardatzeko indarrek. [[Stalingradeko gudua|Stalingradeko porrotak]] eta Ipar Afrikako lehorreratzeak indarren arteko oreka hautsi eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniak errenditu behar izan zuen. Deuseztatua eta lur joa, Alemania lau eskualdetan banatu zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], Frantzia, Britainia Handia eta Sobietar Batasunaren artean, eta Pomerania eta Silesia, lurralde garrantzi handikoak, galdu zituen. Aliatuek buruzagi naziak epaitzeko ([[Nurembergeko prozesuaepaiketak]]) eta nazien ideologiaren arrastoen ezabapenari ekiteko elkarrekin jardun bazuten ere, ez zuten adostasunik lortu eskualde bakoitzeko orientabide politikoa zehazterakoan eta, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] potentziek erabaki zuten diruaren erreformari erantzunez, sobietarrek [[Berlin]] itxi zuten (1948ko ekaina). Urtebete geroago, Mendebaldean eman zen Lege Nagusiak eta Ekialdean eman zen Konstituzioak haustura berretsi baizik ez zuten egin: [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] eta [[Alemania|Alemaniako Errepublika Federala]] jaioak ziren.
 
== Ikus, gainera ==