Kimika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
9. lerroa:
Kimikaren jaiotza suaren sorrerarekin batera izan zela esan daiteke, berau izan baitzen zalantzarik gabe, gizakiak, konturatu gabe izanik ere, erabili zuen lehenengo erreakzio kimikoa (errekuntza erreakzioa). Aurkitutako garai hartako tresneriek argi eta garbi uzten digute ordurako erabiltzen zela sua. Aurkitutako gauza gehienak metalezkoak, zeramikazkoak, beirazkoak dira; [[pigmentu]]ak ere aurkitu izan dira, ehun tindatuak, eta abar.
 
Metalak lortzea, zeramikazko edo beirazko materialak egitea, pigmentuak landareetatik edo mineraletatik ateratzea, lurrinak eta kosmetikoak gertatzea, gorpuak momifikatzea, eta abar; horiexek dira hasierako gizakiak Kimikaz zituen lehenengo ezaguerak. Material horien artean gizakiak aurrena erabiltzen ikasi zituenak metalak izan ziren, zalantzarik gabe; material gogorrak ziren, iraunkorrak, forma ematen errazak eta gauzak egiteko aukera handiak ematen zituztenak. Hauen artean eta kronologiaren arabera, urrea, zilarra, brontzea eta burdina aipa daitezke. Dauden objekturik aspaldikoenak urrezkoak dira, [[K. a. 5. milurtekoa|K. a. 5000]] urtearen ingurukoak. Oso arrazoi sendoa dago urrearen erabilpen hain goiztiarra izateko: izadian aske aurkitzen da. Bere koloreagatik, duen iraunkortasunagatik eta urria delako, betidanik izan da estimu handiko metala. Urrezko platerean jatea, txinatarrek uste zutenez, nahikoa zen gizakiaren bizitza luzatzeko; urrea xurgatzen bazen betiko bizitza lortuko zen eta gainera ahalmen berezia lortzen zen urreari esker: gizakia bat-batean mugi zitekeen leku batetik bestera. Sineskeriak baino ez, hainbat kasutakasutan. Edozelan ere, urrea eta zilarra askotan elkarrekin nahastuta egoten dira izadian.
 
Biak bereizte-prozesuabereiztea oso prozesu zaila zenez, aleazioa zen erabiltzen zena. Horrela bada, aleazio honen erabilera zabalduz joan zen eta e''lektroi'' izena ema zitzaion, eta urteetan beste metal bat zela uste izan zen. Urrearekin eta zilarrarekin batera kobrea ere hasi zen erabiltzen. Eta izan ere oso erabilia izan da, baina beste zeregin batzuetarako.
 
Ez dakigu nola eta noiz isolatu edo bakartu zen lehenengo aldiz metal hau, baina historiako aurkikuntzarik handienetakoa izan zela esaten badugu, ez dugu uste gehiegi esaten ari garenik. [[Brontze Aro]]a [[K. a. 4. milurtekoa|K. a. 4000. urtearen]] inguruan koka daiteke. [[Egipto]]ko lehen dinastien garaian eta [[Homero]]ren garaiko [[Grezia]]n brontzea erabiltzen zen, gaur egun burdina erabiliko litzatekeen lekuetan.
20. lerroa:
 
=== Antzinako doktrina kimikoak ===
Kristo aurreko 600. urtean Greziako filosofoek ondo bereizita zituzten teknika eta erlijioa, eta ordurako galdezka hasiak ziren unibertsoa zerez osatua ote zegoen. [[Aristoteles]] Estagirakoa izan zen filosoforik ezagunena garai horretan (384-322 K.a.); filosofo haren ustez lau substantzia ziren materia osatzen zutenak: lurra, airea, sua eta ura;. horiekHoriek elkartuz, substantzia guztiak sor zitezkeen baina horretarako beste lau hastapenen laguntza behar zen: beroa, hotza, hezetasuna eta lehortasuna. [[Aristoteles]] baino lehenagoko [[Demokrito Abderakoa]]k (470-380 K.a) materiaren ez-jarraitasuna defendatu zuen lehenengo aldiz, eta materia atomoz osatuta zegoela esan zuen, materia zatiezinez, alegia.
 
Atomoak betikoak dira, zatiezinak eta denak izaera berekoak, nahiz eta atomoaren forma, kokapena eta ordena desberdinak diren materialaren arabera. Haren jarraitzaileek ez zuten ideia hori onartu, gaur egungo pentsamoldearekin bat badator ere.