Espainiako Konstituzio Auzitegia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Espainiako Konstituzio Auzitegia''' ([[gaztelania]]z ''Tribunal Constitucional de España'', askotan ''TC'' siglekin laburtua) [[Espainiako 1978ko konstituzioa]] betearazteaz arduratzen den [[auzitegi|epaitegi]] gorena da.
 
Konstituzioaren IX. tituluan dago araututa auzitegiaren funtzionamendua, hala nola Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoan. Auzitegi honi dagokio Konstituzioaren interpretazioa eta haren mugak zehaztea. Auzitegi honek [[Espainia]]ko lurraldeestatu osoan du eskumena.
 
== Eskumenak ==
Espainiako Konstituzio Auzitegia ondorengoetan ditu eskumenak:
* Konstituzio-kontrakotasuneko helegiteak eta lege eta arau ezberdinen (adibibidez, dekretu-legeak) aurkako konstituzio-kontrakotasuna ebaztea. Konstituzio-kontrakotasuneko helegiteak Gobernuko Presidenteak, Herriaren Defendatzaileak, [[Espainiako Kongresua|Kongresuko]] 50 diputatuk, 50 [[Espainiako Senatua|senatarik]], erkidegoetako gobernuek eta erkidegoetako parlamentuek aurkeztu ditzakete bakarrik;
* Konstituzioko 53.2 artikuluan xedatzen diren oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen bortxaketen aurkako babes eskeko helegitea. Edozein pertsona fisiko zein juridikok aurkeztu dezake helegite mota hau, hala nola, Herriaren Defendatzaileak eta Fiskaltzak;
* Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumenen inguruko gatazkak;
* Estatuko konstituzio-organuen arteko gatazkak;
* Nazioarteko Itunen konstituzionalitatearen aurretiko adierazpena;
* Konstituzioko 161.2 artikuluan aurrikusten diren aurka-egiteak. Gobernuak aurka egin ditzake Autonomia Erkidegoek onartutako xedapenak eta adierazpenak. Helegitea aurkeztutako xedapenaren edo adierazpena bertan behera geratuko da, baina Konstituzio Auzitegiak bost hilabeteko gehienezko epean ebatzi beharko du;
* Toki gobernuaren defentsaren gatazkak;
* Konstituzio Auzitegiko epaileen izendapenen baieztapena;
* Konstituzioak eta beste Lege Organikoek egotzitako eskumenak.
 
== Osaketa ==
Epaitegi hau 12 epaileek osatzen dute, ondorengo metodoaz izendatzen direnak:
* Diputatuen Kongresuak eta Senatukk launa epaile izendatzen dituzte.
* [[Espainiakoo Gobernua]]k 2 epaile izendatzen ditu.
* [[Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia]]k 2.
 
=== Presidenteak ===
* [[Manuel García Pelayo]] (1980–1986)
* [[Francisco Tomás y Valiente]] (1986–1992)
* [[Miguel Rodríguez-Piñero Bravo-Ferrer]] (1992–1995)
* [[Álvaro Rodríguez Bereijo]] (1995–1998)
* [[Pedro Cruz Villalón]] (1998–2001)
* [[Manuel Jiménez de Parga]] (2001–2004)
* [[María Emilia Casas Baamonde]] (2004–2011).
* [[Pascual Sala Sánchez]] (2011–2013).
* [[Francisco Pérez de los Cobos Orihuel]] (2013–gaur egun)
 
== Ikus, gainera ==