[[Fitxategi:Vitoria - San Miguel 04.jpg|thumb|250px|Gurutze ganga (San Mikel eliza, Gasteiz)]]
'''Ganga''' bat [[arku (arkitektura)|arku]] itxura duen arkitektura ezaugarri bat da, bi hormen edo hainbat [[zutabe]]en arteko espazio bat estaltzeko erabilia. Gangak beherantz eta kanporantz egiten du [[indar]]ra, arku baten antzera, eta kontra-indarra behar dute aurre egiteko. Ganga lurpean badago, [[Lurzoru|lurrak]] berak egiten du kontra-indarra. Lurretik kanpo badago, hainbat elementu erabili daitezke kontra-indarra lortzeko, [[hormabular]]rak edo [[Arku (arkitektura)#Bestelakoak|ostiko arkuak]] adibidez.
Ganga mota sinpleena ''[[ganga#Kanoi ganga|kanoi ganga]]'' da, gehienetan itxura erdi-[[zirkulu|zirkularra]] duena. Berez, kanoi-ganga arku jarraitu bat da, arkuaren diametroa baino handiagoa den luzera badu. Arku bat eraikitzean bezala, aldi baterako euskarri bat ezarri behar da, ''zinbria'' izenekoa, [[giltzarri]]a ipini arte ez baita bakarrik eusten. Gangak atal bakarrean edo [[dobela]]k erabiliz eraiki daitezke, material ugaritan: [[adreilu]]z, [[arroka|harriz]], [[altzairu]]z, [[hormigoi]]z eta abar.
Historian zehar, ganga garrantzi handiko elementua izan da, espazio handiak estaltzeko era bakarra baitzen, baina hormigoiaren eta altzairuaren garapenarekin garrantzia galduz joan du [[ateburu|baoburudun]] edo esekitako egituren kaltetan. Hala ere, egun hormigoi armatuzko gangak sarritan erabiltzen dira ingeniaritza zibilean, batez ere [[tunel]]ak eta galeriak eraikitzeko.
== Ganga motak ==
=== Ganga izuna ===
[[Fitxategi:Corbelledarch.png|thumb|150px|Ganga izun baten eskema.]]
Arku izun batek, luzerako ardatzean proiektatzean, ganga izun bat ematen du. Arku izuna bezala, hurbilduz doazen [[harlandu]] edo [[harlangaitz]] ilaraz osatua dago, eta ez[[dobela]]z. Horregatik, ez da da benetako ganga eta [[ateburu|leihoburuen]] antzera funtzionatzen du.
Ganga izuna [[arkitektura megalitiko]]an, [[maia zibilizazioa|maian]] eta hilobi mizenikoetan ([[Atreoren altxorra]]n esaterako) erabili izan da.
Gainazal zilindroerdiko ganga da, geometrikoki [[sortzaile (geometria)|sortzaile]] zirkuluerdiak eta zuzentzaile zuzenak sortua. Batez ere espazio luzeak estaltzeko erabili izan da, hala nola elizetako [[habearte|nabeak]]. [[Erromatar arkitektura]]n eta [[arkitektura erromaniko|erromanikoan]] erruz erabili da.
Kanoi gangaren zuzentzailea zuzena izan beharrean zirkularra bada, ''eraztun ganga''{{erref behar}} izena hartzen du eta deanbulatorioetan erabili izan da.
Perpendikularrean gurutzatzen diren bi kanoi gangek eratzen dute. Puntu erdiko bi arku oinarri hartuta eratzen da. Intersekzio lerroak edo ertzak [[elipse]] arkuak dira, goiko [[erpin (argipena)|erpinean]] gurutzatzen direnak.
Gurutzatzen diren bi gangak berdinak badira, estalitako espazioa laukia da. Bi gangak zabalera desberdinekoak badira, estalitako espazioa laukizuzena da.
=== Luneto ganga ===
Fletxa desberdineko bi kanoi gangak eratutako ertz ganga mota da.
=== Ganga apaldua ===
Gangaren fletxa hutsarte erdia baino txikiagoa denean, hau da, kanoi ganga kirkuluerdikoa baino baino apalagoa dena.
Egitura funtzioa duten arku edo nerbioz osaturiko ganga mota da. Nerbioen arteko tarteak betegarri estaltzen dira. Nerbioen itxura eta antolaketa askotarikoa eta oso konplexua izan daiteke.
=== Ganga esferikoa edo kupula ===
{{sakontzeko|Kupula}}
[[Fitxategi:Kupolvalv.png|thumb|150px|Kupula.]]
Gangatzat hartzen da, geometrikoki kanoi ganga bat bere buruaren inguruan biraka eratzen delako. Gehienetan esfera-erdi itxura da, baina egitura sistema honek beste hainbat itxura izan dezake. Horma zirkular edo zutabeen gainean eusten da.
=== Labe ganga ===
Esfera laurdenak osatua da, hau da, kupula erdia. Proiekzio bertikala eta horizontala zirkuluerdiak dira eta, hortaz, [[abside]]ak eta [[exedra]]k estaltzeko da egokia. Erromatar arkitekturan eta erromanikoan askotan erabili izan da.
Karratu baten lau aldeak eratzen dituzten planoen proiekzioak perpendikularki ebakita geratzen den esferaerdiko ganga da. Espazio karratuak estaltzeko balio du eta plano bertikalekin elkartzen [[erdi puntuko arku]]ak eratzen ditu.
== Gangaren osagaiak ==
* Euskarriak: ganga eusten den zutabe edo horma zatia.
* Abiapuntuak: ganga eratzen duten arkuena.
* [[Dobela]]k: ganga edo honen arkuak osatzen duten ataletako bakoitza.
* [[Giltzarri]]a: ganga edo arku nagusia ixten duen erdiko dobela.
* Salmerrak: gangaren abiapuntuko dobelak.
* Nerbioak: ertzak eratzen dituzten arkuen dobela independenteak.
* Betelana: nerbioen arteko tartea eratzen duen ganga atala
* Horma frontala: gangaren zati irekiak ixten duena.
* Lunetoa: beste ganga batek gangan sortzen duen irekiunea.
* Ganga atala: ganga txikiagoek eratutako ganga nagusiaren elementu bakuna.
=== Neurriak ===
* Hutsartea: euskarrien edo abiapuntuen arteko distantzia.
* Fletxa: abiapuntutik giltzarrira dagoen distantzia (garaiera).
* Lodiera: gararen [[estrados]]aren eta [[intrados]]aren arteko distantzia.