Samuelen I. Liburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|right|Samuelek David gantzutzen du. '''Samuelen I. liburua''' (edo '''I Samuel''' edo '''1 Samuel''') Bibliako Itun Zaharra|Itun Zaharreko...»
(Ez dago alderik)

10:40, 8 azaroa 2015ko berrikusketa

Samuelen I. liburua (edo I Samuel edo 1 Samuel) Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Profeten sailekoa. Biblian, Ruten Liburua du aurrean, eta Samuelen II. liburua ondotik.

Samuelek David gantzutzen du.

Jatorrizko liburua

Gaur egun I Erregeak, II Erregeak, eta Samuelen I. eta II. liburuak direnak liburu bakar bat izan ziren jatorriz, eta geroago, modu artifizialean, lau liburutan banatuak izan ziren. Ziur asko, banaketa horren arrazoia izango zen jatorrizko liburu handia tamaina txikiagokotan banatzea, eskuetan erabiltzeko errazagoa izan zedin. Horregatik, liburu horietako bakoitza liburu bakar baten partetzat jo behar da.

Liburuaren gaia

Liburuak Samuel profetaren historia azaltzeari ekiten zion, Saul erregearen errainaldia bere heriotzaraino eta Daviden balentria Goliat menderatzean.