Masturbazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
2. lerroa:
[[Fitxategi:Caucasian man masturbating.jpg|Gizon masturbazioa|thumb|200px]]
 
'''Masturbazioa''' gozamen sexuala lortzeko organo [[sexu ugalketa|sexualak]] kitzikatzea da , normalean sarketatik kanpo edo horren aurrekari bezala. Masturbazioa norbere organoak kitzikatzea izan ohi da gehienetan, nahiz eta bikote barruan batak bestearenak kitzikatzea ere izan daitekeen.
 
Mendeetan zehar [[tabu]] sendoak egon dira masturbazioaren inguruan. Gizarterik puritanoetanpuritanoenetan masturbazioa erabat gaitzetsi izan da eta era guztietako bitartekoak jarri izan dira ekintza hauekhau errotik mozteko. [[Sigmund Freud]]ek [[XX. mendea]]n agertarazi zuenez, masturbazioa ordura arte uste zena baino fenomeno askoz hedatuagoa zen. [[Havelock Ellis]] bere garaikideak beste tabu garrantzitsu bat ezabatu zuen, emakumezkoak gizonezkoak beste masturbatzen direla agertarazi zuenean. Izan ere, ordura arte masturbazioa gizonezkoen praktika sexuala zela uste zen; ikerketa honetatik abiatuta, emakumeen sexualitateari buruzko beste hainbat tabu ezabatu ziren.
 
Masturbazio motak desberdinak dira gizonezko eta emakumezkoen artean. Gizonezkoak orokorrean eskuaz [[zakil]]a inguratuz eta goitik beherako mugimenduak eginez masturbatzen dira. Emakumeak beraien [[bagina]] eta [[klitori]]a igurtziz masturbatu ohi dira. Hala ere, azken urteetan bestelako bitartekoak (jostailu sexualak, bibratzaileak...) erabiltzeak mota berri batzuk agertarazi ditu.