«Nora Brockstedt»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Barne lotura zuzenketa: Le Caht Noir
t (Barne lotura zuzenketa: Le Caht Noir)
'''Nora Brockstedt''', ezkondu aurretik Nora Berg, ([[Oslo]], [[1923]]ko [[urtarrilaren 20|urtarrilak 20]] - [[Oslo]], [[2015]]eko [[azaroaren 5]]a) [[Norvegia]]ko abeslari arrakastatsu bat izan zen.
 
Bere karrera 20 urte zituenean hasi zuen [[Le Chat Noir|Chat Noir]] [[kabaret]] ospetsuan lan eginez, [[Oslo]]n. Hurrengo bi hamarkadetan [[Norvegia]]ko abeslaririk ezagunenetakoa bihurtu zen. [[1950eko hamarkada]]n ''En liten pike i lave sko'', ''Augustin'' eta ''Tango for to'' bezalako abestiekin arrakasta lortu zuen. [[1950]] eta [[1954]] bitartean [[The Monn Keys]] taldeko sei kideetako bat izan zen, [[Arne Bendiksen]] eta [[Egil Monn-Iversen]]ekin beste batzuen artean. Brockstedtek [[Alf Prøysen]] konposatzailearentzat interpreterik hoberena izatearen ospea lortu zuen.
 
Brockstedtek bi aldiz ordezkatu zuen Norvegia [[Eurovision Abesti Lehiaketa|Eurovision Abesti Txapelketan]]. Lehena [[1960ko Eurovision Kantu Jaialdia|1960an]] izan zen, [[Londres]]en, ''[[Voi Voi]]'' abestia abestuz, lehen norvegiar ordezkaria izanik, eta [[1961eko Eurovision Kantu Jaialdia|1961ean]] bigarren aldiz, ''[[Sommer i Palma]]'' abestiarekin, non [[Palma Mallorcakoa|Palma de Mallorcan]] udako maitasun bat deskribatzen duen.