Antigono Monoftalmos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Gertaera militarrak: Barne lotura zuzenketa: Seleukotar Inperioa
5. lerroa:
Alexandro Handia hil ondoren, bere jeneralek bere inperioa banatu zuten. Eta hogei urtez, elkarren artean borrokan eta gerran ibili ziren boterea lortzeko asmoz. Diadoko (διαδοχοσ) zeritzenak izan ziren, ondorengo edo oinordekoak. Antzinako jeneral hauen ondoren, [[epigono]] (επιγονος) zeritzenek gobernatu zuten, ondoren jaiotakoak edo ondorengoak. Boterea eta nagusitasuna lortzeko euren arteko borrokak ia berrogeitamar urte iraun zuen, [[K. a. 281]] arte, urte honetan, diadokoetako azkena zen Seleuko hil zelarik.
 
Ptolomeo (ondoren [[Egipto]]ko [[Ptolomeo I.a|Ptolomeo I.a Soter]] izango zena, Egiptoko [[Ptolomeotar dinastia]]ren abiarazlea) eta Seleukorekin (ondoren [[Seleuko I.a Nikator]] izango zena, [[Seleukotar Inperioa|Seleuzidar dinastia]]ren abiarazlea) batera, Antigono Alexandrorekin joan zen honek [[Persia]]ren aurkako gerra hazi zuenean, [[K. a. 334]]ko udaberrian. Elkarrekin, Helespontoa zeharkatu zuten, 35.000 soldadu inguruko armada batekin, Mazedonia eta [[Grezia]] osotik zetozenak. Alexandrok, Antigono, bere konkistetan laguntzeko zaharregitzat jotzen zuenez, [[Frigia]]ren kargu utzi zuen ([[K. a. 333]]) non hamar urtez gobernatu zuen.
 
Alexandro Handia hil ondoren, Antigonok ia Alexandroren inperio osoa bereganatu zuen (errege altxorra bereganatzeaz gain), bere agindupean, Alexandrok konkistatutako lurralde guztiak batzeko asmoz. [[Bitinia]]ko ordezkari militar eta gobernari izan zen ([[Askanius]] lakuaren ertzean), eta, beranduago, [[K. a. 316]]an, [[Antigonia]] hiria sortu zuen, ondoren [[Nizea]] bezala ezaguna izango zena (gaur egungo Iznik, [[Turkia]]n).