Mesopotamiako mitologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Kosmologia: Barne lotura zuzenketa: Nammu
t →‎Sumertar jainkoak: Barne lotura zuzenketa: semita
17. lerroa:
 
== Sumertar jainkoak ==
Mesopotamiar mitologiaren barnean, sumertar eta semitar jainkoen arteko zatiketa egin daiteke. Lehenik, sumertar jainkoak existitu ziren, ondoren, akadiar, babiloniar, asiriar, aramear eta kaldearrek hartu zituztenak, guztiak [[semita|semitar herriak]].
 
Sumerreko [[erlijio]]a politeista zen. Bere, eta bere oinordekoen historia luzean hainbat aldaketa eman ziren haien panteoian eta [[jainko|jainko eta jainkosen]] funtzioetan eta garrantzian aldaketak eman ziren. Bestalde, mitoen moldaketa eta berridazketa ugari egin ziren, askotan, interes politikoei begira. Horregatik, epopeia baten protagonista bezala, pertsonai edo jaiko/jainkosa ezberdinak ager daitezke. Edo adibidez, aita-ama anai-arreba diferente egon daitezke mito batean edo bestean.