Álvaro Bermejo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Álvaro Bermejo Marcos''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1959]]ko [[abuztuaren 1]]a) [[gaztelania]]zko idazle eta kazetaria da. [[Historia]]n lizentziaduna da. Hainbat literatura-sari irabazi ditu; besteak beste [[Eusko Jaurlaritza]]ren [[Euskadi Literatura Sariak|Pio Baroja Eleberri Saria]], [[Salamanca Hiria Saria]] eta [[Ateneo de Sevilla Saria]]. [[Eleberri historiko]]a landu du batez ere: ''La Madonna de la Tempestad'' (1988), ''El descenso de Orfeo'' (1989), ''La torre de Casandra'' (1991), ''[[Benarés]]'' (1995), ''El reino del año mil ''(1998), ''La piedra imán'' (2001), ''El evangelio del Tíbet'' (2008), ''Contracorriente'' (2009) eta ''El Laberinto de la Atlántida'' (2010) dira bere lan aipagarrienak.
 
2015eko urrian, Avilako Kazetarien Elkarteak Bermejori bi sari kendu zizkion: alde batetik, 2014ko bigarren saria, Bermejok [[Marcos Crotto]] idazleari plagiatutako lan batekin irabazi zuelako;<ref>{{es}} [http://www.premiosliterarios.com/litonl/noticia.asp?idnoticia=24884 «Retirado por plagio el segundo premio del certamen de relatos Tierra de Monegros 2014»], ''Premios Literarios'', 2015-10-09.</ref> eta, bestetik, 2015eko lehenengo saria, Bermejok beste sariketa batera aurkeztutako idazlan berarekin irabazi zuelako (sariaren oinarrietan zehaztuta zegoen aurrez saritutako lanak aurkezteko debekua).<ref>{{es}} [http://periodistasdeavila.com/2015/10/08/comunicado-de-la-asociacion-de-periodistas-de-avila/#more-187 «Comunicado de la Asociación de Periodistas de Ávila»], ''Periodistasdeavila.com'', 2015-10-08.</ref> 2015eko azaroan, [[Pedro Ugarte]] idazleak, berriz, Bermejori leporatu zion Kontakizunen III. Max Aub Saria ere, 1989an, plagiatuz lortu zuela.<ref>{{es}} [https://www.facebook.com/photo.php?fbid=10205100069368123&set=a.2850173100195.2112842.1435513619&type=3 Pedro Ugarteren Facebook hormako mezua], ''Facebook'', 2015-11-05.</ref>
 
== Erreferentziak ==