Elisabet Báthory: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Erailketak: Barne lotura zuzenketa: Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
33. lerroa:
Gazteluko neskame birjinekin sexu harremanak izan ostean torturatu eta hil egiten omen zituen. Horretarako, besteak beste, “[[burdinazko dontzeila]]” izeneko makina erabiltzen zuen; emakume itxurako metalezko tramankulua zen, barruan barra zorrotzak zituena. Neskak barruan sartu eta odolustu egiten zituen. Kondesak bere biktimen odola edanda nahiz odoletan bainuak hartuta, ez zela zahartuko urte zuen, betiko biziko zela. Baina edertasun tratamendu hura ez zen erraza. Neskameen iturria agortu eta ehizan hasi behar izan zuen, 12 eta 18 urte bitarteko neskatxak harrapatu eta gaztelura eramaten.
 
Horrela ez zen erraza sekretua ezkutuan gordetzea eta azkenean [[Matias I.aGermaniako Erromatar-Germaniar Inperio Santukoa|Matias II.a enperadoreak]] zimurren aurkako erremedio krudelaren berri izan zuen. Bathoryri sorginkeria egotzi zioten eta Csejtheko gazteluan giltzaperatuta eta hormatartekatuta bizitzera kondenatu zuten. Epaiketako agiriek diotenez, “kondesa odolzaleak” 610 neska hil zituen.
 
Errudun ala ez, Erzsebet Bathory kondenatu, hormatartekatu eta ia hiru urtera hil zen, [[1614]]ko [[abuztuaren 21]]ean, 54 urte zituela.