Euskal pilota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oliber (eztabaida | ekarpenak)
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|kirolari|bola|Baloi}}
 
[[Fitxategi:elizondo_trinquete.jpg|right|thumb|250px|[[Elizondo]]ko [[trinket]]a]]
[[Fitxategi:Ainhoa fronton et église.jpg|right|thumb|250px|[[Ainhoa]]ko [[pilotaleku]]a]]
 
'''Pilota''' edo '''pilota jokoa''' (edo, [[Euskal Herria|Euskal Herrikoak]] ez diren pilota jokoetatik bereizi behar bada, '''eusko pilota''' edo '''euskal pilota'''<ref>Gogoan izatekoa da, hitzez hitz hartuz gero, ''euskal pilota'' terminoaren esanahia «euskarazko pilota» dela.</ref>) Euskal Herriko [[kirol]]a da, [[pilotaleku]]an jokatua. Oro har, 2 edo 4 [[pilotarien zerrenda|pilotarik]] (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, xarea...).
 
Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea. Txapelketetan, adinaren arabera arauak pixkatxo bat aldatzen dira: jokalariak adin kategorietan gora egiten duen heinean, sakeko arrastoa atzeratuz doa, eta piloten pisua edo tamaina handituz. Pilotan egiten duten [[haur]]ren artean, asko dira [[emakume]]zkoak, baina [[sexismo]]aren eraginez gutxi dira pilotan aritzen diren emakumezko helduak.<ref>[http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2062228/bideoa-zergatik-dago-emakumezko-pilotari-gutxi/ «Zergatik dago hain emakumezko pilotari gutxi?»], ''Euskal Herria Zuzenean'', ETB&nbsp;1, 2014-03-07.</ref>
 
Europan barrena eusko pilotaren antz-antzeko kirolak badira, hala nola [[irlandar pilota]] ([[Irlanda]]), [[valentziar pilota]] ([[Valentziako Erkidegoa]]) edota [[jeu de paume]] ([[Frantzia]]).
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Pelota1900.jpg|thumb|250px|Pilota [[1900eko Udako Olinpiar Jokoak|1900eko Olinpiar Jokoetan]], [[Paris]]]]
=== Sorburua ===
Historian, munduko hainbat eta hainbat zibilizaziok izan dituzte pilota-jokoak, eta ez bat edo beste, asko baizik. Objektu biribil mugikorra egiteko, hainbat gai erabili izan dira: [[landare]]etatik ateratako materialak, hainbat eratako zapiak, hariak, larruak, hesteak, gomak. Buruz buruko jokoak izaten ziren, hau da, jokalari bat beste baten kontra aritzen zen.<ref>Ander Letamendia Loinaz (2009): [http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee102458 Eusko pilota jokoaren jatorria], ''Auñamendi Eusko Entziklopedia''.</ref>
 
Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan aritzen ziren denbora pasa, deman eta lehian. [[Jose Zufiaurre]] etnografoak dioenez,<ref>''Beasain egunez egun'', Beasaingo udal aldizkaria, 2009ko azaroaren 13ko alea</ref> Euskal Herrian, antzina, zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin, erdian sare bat jarri, eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zer. Gaur egungo tenisaren egitura bera, baina eskuz jokatzen zuten. Aralarren bederatzi pilotaleku aurkitu eta izendatzea lortu du Jose Zufiaurrek.
 
Pilotan, hamaikatxo eratan jokatu izan da, baina bateratzeko arau batzuk ere ezarri ziren. [[Erdialdeko Amerika]]n, [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] eta [[Mendebaldeko Europa]]n, duela mende asko jokatu izan da.
 
[[Antzinako Erroma|Erromatarrek]] ''pila'' deitzen zaion jokoa eraman zuten [[Galia]]ra. Denboraren poderioz joko hori aldatuz joan da, ''paume'' ("ahur") jokoa sortuz. Zelai eta herrietako plazetan jokatzen zen jokoa da ''paume'', eta denbora igaro ahala hainbat tresna erabili dira pilota jotzeko, [[burgesia|burgesek]] eta [[noblezia|aitoren semeek]] eskularru zein erraketak erabiltzeraino.
 
Lehengo garaietako [[hilarri]]etan grabatuak egiten zituzten, eta horregatik dakigu pilotariek omen handia zutela gure gizartean.
 
Pilota jokoa munduan oso-oso zabalduta zegoen antzina, beraz. Ia toki guztietan aspaldi galdu zen arren, [[euskaldun]]ek —beste hainbat kontutan bezala— bizirik iraunarazi dute kultura ondasun hori. Beren tokira moldatu dute euskaldunek, eta hainbat xehetasun aldatu: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak, eta abar. Ondorioz, euskaldunok ''pilota'' deitzen diogun kirol horri, gaur egun ''eusko pilota'' esaten diote mundu zabalean.<ref>Pierre Sabalo eta Mikel Bringas: [http://www.fipv.net/index.php/es/el-juego/historia «Los orígenes de la pelota. ¿Es vasca la pelota?»], ''Pelota vasca''.</ref>
 
=== XIX. mendea ===
[[XIX. mendea]]ren hasieran, [[Wilhelm von Humboldt|Humboldtek]] hau zioen:<ref>[http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/wilhem-von-humboldt-1801-bidaia-euskaldunen-herrira/euskaldunen-herrian-barrena.-1801/gaiak «Wilhem von Humboldt: Gaiak»], Zumalakarregi Museoaren webgunea. 2010-10-19an eskuratua.</ref>
 
{{aipu|Pilota jokoa euskaldunen jai nagusia da. Herri bakoitzak bere pilotalekua izateaz gain, lagun guztiek hartzen ahal dute parte jokoan; Euskal Herriko gainerako gauzetan bezala, baina pilota jokoan bereziki, maila sozialak ez du hemen ezer balio, eta igandean herritar gehienak, gizon nahiz emakumezko, alkatea eta apaizak barne, haren inguruan biltzen dira. Herriek osorik egiten diote erronka elkarri partida garrantzitsuetan. Euskal Herriko probintzien artean gipuzkoarrek dute jokalari onenen ospea.}}
 
=== 1900eko Olinpiar Jokoak ===
{{sakontzeko|Pilota Olinpiar Jokoetan}}
[[1900eko Udako Olinpiar Jokoak|1900eko Udako Olinpiar Jokoetan]], [[Paris]]en, lehenengo aldiz izan zen pilota joko olinpiko, eta bai azkenekoz ere (erakusgarri soiltzat agertu zen [[1924]]ko, [[1968]]ko eta [[1992]]ko olinpiar jokoetan). XIX. mendearen bukaerako joko haietako finalean, [[José Amezola|Amezola]] eta [[Francisco Villota|Villotak]] irabazi zuten [[Maurice Durquetty]] eta [[Etxegarai]]ren aurka.
 
=== Munduan barrena ===
Eusko pilotaren urrezko garaietan, mundu guztira zabaldu zen harekiko zaletasuna. Konparazio baterako, [[Londres]], [[Kairo]], [[Yakarta]], [[Tianjin|Tientsin]] (Forum izenekoa) hirietan ere izan zuten beren pilotalekua (komertziala, hots, pilotari profesionalen jokoaz apustuak egitekoa) noizbait; eta aipatzekoak ditugu, orobat, ezagunagoak zaizkigun [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetakoak]], [[Hego Amerika]]koak eta [[Europa]]ko beste hainbat.
 
== Jokoaren aldaerak ==
[[Esku-huskako pilota|Esku huskako pilota]] da gaur egun espezialitate hedatuena, Euskal Herrian nahiz [[mundu]] osoan. Pilota jokoaren mota, jokalekuak bereizten du; eta espezialitatea, aldiz, jokatzeko moduak.
 
Aldaera nagusiak hauek dira:
{| {{taulapolita}}
! style="background: #B0C4DE;;font-size:120%" | Luzeko pilota jokoak
! style="background: #B0C4DE;;font-size:120%" | Zeharkako pilota jokoak
|-
| [[Bote-luze]]a (eta haren aldaera den mahai jokoa)
| [[Erremonte]]a
|-
| [[Errebote]]a
| [[Esku-huskako pilota|Esku huska]]
|-
| [[Laxo]]a
| [[Pala (pilota jokoaren aldaera)|Pala]]
|-
| [[Pasaka]]
| [[Trinket]]a
|-
|
| [[Xare]]a
|-
|
| [[Zesta punta]]
|-
|
| [[Joko garbi]]
|}
 
=== Luzeko pilota jokoak (zuzeneko pilota jokoak) ===
Ezagunak ditugun eta bizirik dirauten pilota jokoaren aldaerarik zaharrenak luzean jokatzen dira, hau da, aurkariak aurrez aurre dihardutela (berriagoa den [[tenis]]ean bezala). Lau aldaera dira gaur egun: [[bote-luze]]a (hemengo pilota joko guztietatik ezaguna den zaharrena, esku huska jokatua), [[errebote]]a ([[eskularru]]z edo [[xistera]]z jokatua), [[laxo]]a (eskularruz jokatua) eta [[pasaka]] (trinketean jokatua, esku huska edo eskularruz, kantxa sare batez erdibitua dagoela).
 
Jokalekua ''pilotaleku luzekoa'' da,<ref>«Bi urte honetan txit jai arratsalde gutxi gelditu zaizkit oharkera hau egitera pilotaleku luzekora joan gabe».<br />[[Joan Ignazio Iztueta]] (1824): ''Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira''.</ref> hots, hormarik gabeko plaza (antzina, belar soroa). Tantoei ''kintzeak'' deitzen zaie, eta tenisean bezala zenbatzen dira: 15, 30, 40 eta jokoa.
 
Pasakan izan ezin, beste hiru modalitateetan, jokalekuaren borroka ere izaten da, hau da, pasamarraren alde batean edo bestean jokatzeko aukeraren borroka, garrantzitsua gertatzen baita alde onenean egotea kintze gehiago lortzearren. Lekuaren borroka hori [[Arraia (pilota)|arraia]] edo xixaren bitartez gertatzen da.
 
Ohituraz ''luzeko pilota jokoak'' edo ''pilota joko luzekoak'' deitu izan diren horiei,<ref>«Gaurko egunean Donostiako gazte guzien artean luzeko pillota jokora eresia dakarrenik, eta ongi jokatzen duenik aurkitzen da».<br />[[Joan Ignazio Iztueta]] (1824): ''Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira''.</ref> azkenaldi honetan ''zuzeneko modalitateak'' ere esaten diete. Aldaera horietan aritzen direnak ''luzerako pilotariak'' edo ''luzeko pilotariak'' dira.<ref>«Guziak itz batean aitortzen dute, trinketean sarritan ari dan pillotariari besoa laister erorten zaiona, eta bein ere ezin izan ditekeana luzerako pillotari ona.»<br />«Gaitz erdi litzake bada trinketeak irozotzea eta beretan jokatzea, baldin ez balirake luzerako pillotarien galgarriak, eta biztanle guzien ondasunen kaltekoak.»<br />«Nor izango da Gipuzkoatarren artean ain zenzu gutxiko gizona, sorra, eta arduragabekoa, ezagutuko ez duena argi eta garbi, zertatik eta nola datorren luzeko pillotarien galera, eta berai begira pozkidaz beterik egongo lirakeanak daukaten atsekabea?»<br />[[Joan Ignazio Iztueta]] (1824): ''Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira''.</ref> Eta pilotan horrela aritzea ''luzean jokatzea/aritzea'' da.<ref>«Piarresek du ihardesten pilota dela jokoetan ederrena, partikularzki pilotariak direnean ari luzean edo errabotera, lehen Perkain Aldudekoa eta Azantza Kanbokoa bezala.»<br />[[Mitxel Elizanburu|Mixel Elizanburu]] (1889): [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/ElizanburuMLehenagoko015.htm ''Lehenagoko eskualdunak zer ziren''].</ref>
 
=== Zeharkako pilota jokoak ===
Nazioartean, lehiaketako modalitateak zeharkakoak dira, hots, pilota ez doa zuzenean jokalari batengandik aurkariarengana, baizik eta bien artean frontisa jo behar du. Lau dira zeharkako pilota jokoen modalitateak: trinketa, 30 metroko pilotalekua, 36 metroko pilotalekua eta 54 metroko pilotalekua. Mota horien barnean, 14 espezialitate ofizial bereizten dira.
* [[Trinket]]ean espezialitate hauek egiten dira: paletan gomazko pilotarekin (gizonak nahiz emakumeak), larruzko pilotarekiko paleta, esku huska (banaka eta bikoteka) xarea eta pasaka.
* 36 metroko pilotalekuan (pilotaleku motza edo ezker-pareta ere deitzen zaio) jokatzen dira pala motza, larruzko pilotarekiko paleta, eta esku huskako pilota (buruz buru edo binaka).
* 30 metroko pilotalekuan jokatzen dira frontenisa (emakumeak nahiz gizonak) eta gomazko pilotarekiko paleta.
* 54 metroko pilotalekuan (pilotaleku luzea edo Jai Alai ere deitua) jokatzen dira erremontea, pala eta zesta-punta.
 
== Pilota jokoko osagaiak ==
Pilotan aritzeko, pilotariak, pilota eta pilotalekua behar dira; eta, joko aldaeraren arabera, pilota jotzeko tresna (pala, xistera...) edo botarria ere bai.
 
=== Pilotalekua ===
{{sakontzeko|Pilotaleku}}
 
Pilota ''pilotaleku'' izeneko laukizuzen batean jokatzen da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (''soropil'' edo ''pilota soro'' izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat, paretarik gabe). Pilotaleku hormadun horiek 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze izaten dira. [[Ipar Euskal Herria]]n, estali gabeko pilotaleku gehienek pareta bakarra dute.
 
Hona hemen pilotaleku tipiko baten eskema; kontuan izan, dena dela, badirela bestelakoak ere (trinketa, kasu), eta luzerak aldakorrak direla:
 
[[Fitxategi:Semantisation cancha mur a gauche --Domaine public--Creation personel_EUSKARAZ.gif|center]]
 
==== Pilotaleku ospetsuak ====
* [[Adarraga pilotalekua]] (Logroño, Errioxa).
* [[Aritzbatalde pilotalekua]] (Zarautz, Gipuzkoa).
* [[Astelena pilotalekua]] (Eibar, Gipuzkoa).
* [[Atano III.a pilotalekua]] (Donostia, Gipuzkoa).
* [[Beotibar pilotalekua]] (Tolosa, Gipuzkoa).
* [[Bizkaia pilotalekua]] (Bilbo, Bizkaia).
* [[Galarreta pilotalekua]] (Hernani, Gipuzkoa).
* [[Labrit pilotalekua]] (Iruñea, Nafarroa Garaia).
* [[Ogeta pilotalekua]] (Gasteiz, Araba).
* [[Unibertsitatea Jai Alai|Pilotaren Unibertsitatea]] (Markina-Xemein, Bizkaia).
 
=== Materiala ===
{{Sakontzeko|Pilotako materiala}}
 
Materialak asko dira eta modu askotara sailka daitezke: lehenik modalitatearen arabera, gero hori egin ondoren, mota bakoitzaren arabera, espezialitateetan sailkatzen dira. Ondoren pilotak eta azkenik trentzaren arabera.
 
=== Pilotari ospetsuak ===
{{Sakontzeko|Pilotari}}
[[Fitxategi:Pelotari.jpg|thumb|250px|Esku huskako pilotaria.]]
 
==== XVIII. eta XIX. mendeetako pilotariak ====
 
[[Antonio Peña Goñi]] donostiarra da lehenengo iturria, begiratuena, -eta agian bakarra- iragan mendeetako pilotariak ezagutzeko. [[1892]]an [[Madril]]en argitara emandako ''La pelota y los pelotaris'' liburua euskal kirolari dedikaturiko lehenengo idazlana dateke. Pilotaren historiari erreparatzen dio eta hor aurkitzen ditugu antzinako pilotarien izenak, sarritan askoz gehiagorik ez, tamalez.
 
[[Perkain]] nafarra eta [[Azantza (pilotaria)|Azantza]] lapurtarra dira herriaren gogoan dirauten lehenbizikoak. Haiekin batera, mende amaieran eta XIX.aren hasmentan, beste izen batzuk ditugu aipatu liburu horretan: [[Isidro Indart]], horren seme [[Jose Ramon|Jose Ramon Indart]], ezizenez ''Mitxiko''; ondoren [[Gamio]] apaiza, [[Bixente]] Arantzakoa; gipuzkoarren artean Felix Santo Domingo hernaniarra, [[Legorreta]]ko apaiza, Irazusta, ezizenez ''Tolosha''.
 
* [[Indalecio Sarasketa|Aizpiri Txiki]] edo Eibarko Txikito
* [[Azantza (pilotaria)|Azantza]]
* [[Bautista]] ''Simonen semea''
* [[Urtxalle|Manuel Lekuona ''Urtxalle'']]
* [[Perkain]]
* [[Simon Arraiozkoa]]
 
==== Esku huska ====
 
;Erretiratuak
* [[Fernando Arretxe|Arretxe I.a]]
* [[Ignacio Artamendi|Artamendi]]
* [[Mariano Juaristi|Atano III.a]]
* [[Luciano Juaristi|Atano X.a]] (''Atanillo'')
* [[Abel San Martín|Barberito I.a]]
* [[Ruben Beloki|Beloki]]
* [[Patxi Eugi|Eugi]]
* [[Migel Gallastegi|Gallastegi]]
* [[Sebastian Gonzalez|Gonzalez]]
* [[Juan Bautista Azkarate|Mondragonés]]
* [[Jose Maria Palacios|Ogeta]]
* [[Elias Pierola|Pierola II.a]]
* [[Juan Ignacio Retegi|Retegi I.a]]
* [[Julian Retegi|Retegi II.a]]
* [[Mikel Unanue|Unanue]]
 
;Egungoak
:'''Ezker paretako pilotalekuan:'''
:* [[Jon Ander Albisu]]
:* [[Abel Barriola|Barriola]]
:* [[Oinatz Bengoetxea|Bengoetxea VI.a]]
:* [[Pablo Berasaluze|Berasaluze II.a]]
:* [[Juan Martinez de Irujo|Martínez de Irujo]]
:* [[Aimar Olaizola|Olaizola II.a]]
:* [[Augusto Ibáñez|Titín III.a]]
:* [[Yves Salaberri|Xala]]
:* [[Jose Javier Zabaleta|Zabaleta]]
:'''Trinketean:'''
:* [[Waltary Agustí|Waltari]]
 
==== Palan ====
* '''Historikoak'''
** [[Manolo Martinez Iturri|Iturri]] (Aurizberri)
** [[Fede Arribillaga|Arribillaga I.a]] (Etxalar, 1956 - Getxo, 2009)
** [[Juan Pablo Garcia|Juan Pablo]]
** [[Oscar Insausti Guelbenzu|Insausti]]
** [[Andoni Larrucea|Amorebieta IV.a]]
** [[Agustin Asenjo]] (pala motza, amateurra)
 
==== Erremontean ====
* '''Historikoak'''
** [[Jesus Abrego|Abrego I.a]]
** [[Koteto Ezkurra]]
 
==== Zesta puntan ====
* '''Egungoak'''
** Iñaki Osa Goikoetxea
** Andoni Arriaga
** Julen Bereikua
** Alex Errekalde
** Eric Irastorza
** Imanol Lopez
** Gotzon Enbil
* '''Historikoak'''
** Katxin Uriarte
** Txikito Bolibar
** Joey
** Txurruka
** Tximela
** Ondarres
** Guilermo
 
== Pilota elkarteak ==
* [[Hardoitarrak]] ([[Angelu (Lapurdi)|Angelu]])
 
== Enpresak ==
=== Esku huskako pilotakoak ===
* [[Asegarce]]
* [[Aspe (enpresa)|Aspe]]
* [[Eusko Basque]]
* [[Ordago (pilota enpresa)|Ordago]]
* [[Frontis (pilota enpresa)|Frontis]]
* [[EPB (pilota enpresa)|EPB]]
 
== Pilota txapelketa nagusiak ==
[[Fitxategi:Olympic pictogram Basque pelota.png|right|200px]]
 
=== Esku huskakoak ===
* [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia]]
** [[esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia (2008)|2008koa]]
** [[esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia (2009)|2009koa]]
* [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia]]
** [[2006ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2006koa]]
** [[2007ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2007koa]]
** [[2008ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2008koa]]
** [[2009ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2009koa]]
** [[2010eko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2010ekoa]]
** [[2011ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2011koa]]
* [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia]]
** [[EPELen lau eta erdiko txapelketa, 2007koa|2007koa]]
** [[EPELen lau eta erdiko txapelketa, 2008koa|2008koa]]
* [[Esku Huskako Trinketeko Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia]]
 
== Munduko pilota txapelketak ==
* [[Munduko XVI. Pilota Txapelketa]]
 
== Ikus, gainera ==
* [[Irlandar pilota]]
* [[Valentziar pilota]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
* [http://www.fipv.net/eus/inicio/index.htm Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntza]
* [http://www.euskalpilota.com/ Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza]
* [http://www.fnpelota.com/ Nafarroako Euskal Pilota Federakuntza]
* [http://www.lepm.org/ Eskuzko Pilota Enpresen Liga]
* {{fr}} [http://lppb.euskalpilota.fr/infos.php Ipar Euskal Herriko Pilota Liga]
 
[[Kategoria:Pilota]]