Wikipedia:Zirriborro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83.58.38.11 (eztabaida) wikilariaren 5027676 berrikuspena desegin da
tNo edit summary
1. lerroa:
{{politika ofiziala}}
 
Wikipediako '''zirriborro''' bat oso laburra den artikulu bat da, gehienetan paragrafo bat edo gutxiagokoa. Pertsona askok ez ditu gustokogogoko zirriborroak, baina beharrezkoak dira. Artikulu on asko eta asko, zirriborro izatetik hasten dira. Errazago animatu ohi da jende asko zirriborro bat hobetzera artikulu berri bat sortzera baino.
 
== Zirriborro egokiak nola sortu ==
 
Zirriborroak ekarpen baliotsuak izaten dira berez, baina kontuz ibili behar da Wikipedia osoa zirriborroz osatutako bilduma hutsa bihur ez dadin. Honako argibide hauei jarraitzea komeni da, beraz:
 
11 ⟶ 10 lerroa:
* Kontuan izan entziklopedia bat sortzen ari garela, eta ez hiztegi bat. Definizio bat baino ez duen artikulua ongi dago, etorkizunean handitzeko aukera eskaintzen baldin badu. Handitzeko aukerarik ez daukaten eta eduki entziklopedikorik ez duten hitz arrunten definizioek, berriz, ez dute zentzu handirik.
* Zirriborro baten helburua etorkizunean handituz artikulu interesgarri bat izaten amaitzea da. Dagoeneko, ordea, zirriborro ugari eta hauek hobetzeko ekarpen gutxi daudela ikus dezakegu. Askotan, artikulu luze gutxi batzuk idaztea zirriborro asko sortzea baino ekarpen baliotsuagoa izan daiteke.
* Ardura zaitez zure zirriborroez. Denbora luzea pasa ondoren inork hobetu ez duela ikusten baduzu, saia zaitez zuk zeuk hobetzean hobetzen!
 
== Nola adierazi zirriborroa dela ==
 
Artikulu bat zirriborroa dela adierazteko txantiloiak [[:Kategoria:Zirriborro txantiloiak|Zirriborro txantiloiak]] kategorian aurki ditzakezu. Nahikoa da delako gaiari dagokion txantiloia artikuluaren amaieran txertatzea. Artikuluaren gaiari dagokion txantiloirik ez badago, zuk zeuk txantiloi berria sortu edo bestela <nowiki>{{zirriborro}}</nowiki> txantiloi orokorra erabil dezakezu.