Izarrarteko ingurune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketaː nebulosa planetario
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Astronomia]]n, '''izarrarteko ingurunea''', [[izar]]ren artean (edo bere gertuko inguruan), [[galaxia]] baten barnean dagoen materia edukia (izarrarteko materia) da. Izarrarteko inguruneak, funtsezko papera du [[astrofisika]]n, izar eta galaxia eskalen artean duen kokapenagatik. Izarrak, izarrarteko inguruneko eskualde hotzetan sortzen dira, hauek, aldi berean, izarrarteko materia eta energia berritzen duten bitartean, [[eguzki haize]] eta [[supernoba|supernoben]] bitartez. Izarren eta izarrarteko materiaren arteko elkarreragin honek zehazten du galaxia batek bere gas edukia murrizten duen portzentaia, eta, beraz izar eraketa aktiboaren bizitza zehazten du.
 
Izarrarteko ingurunea [[plasma (fisika)|plasma]] oso disolbatuz (lurrean ohikoa denarekiko), [[atomo]], [[molekula]], [[hauts kosmiko|izarrarteko hauts]], [[erradiazio elektromagnetiko]], [[erradiazio kosmiko|izpi kosmiko]] eta [[eremu magnetiko]] nahasketa baten bidez osatua. Materia, %99an, gas partikulez, eta, beste %1ean hautsez osatua dago. Izarrarteko espazioa betetzen du. Nahasketa hau, ia nabariezinezkoa izaten da, zentimetro kubiko bakoitzeko partikula gutxi batzuetatik, zenbait ehunka partikuletarainoko dentsitateekin. Gasa, [[jatorrizko nukleosintesia]]ren arabera, %90ean [[hidrogeno]]z eta beste %10ean [[helio]]z osatua dago, elementu gehigarri batzuen zantzuekin ("metalak2 hizkera astronomikoan).
 
Ingurunea, izarren argi intentsitatearen murrizketaren arduraduna ere bada argiak zeharkatzen duenean. Murrizketa hau, uhin luzera batzuetako [[fotoi]]en errefrakzio eta xurgaketak eragiten du.