Gero (Axular): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
7. lerroa:
|izenburua euskaraz=
|urtea= 1643
|generoa= [[Erlijioa]]
|herrialdea= {{bandera|Euskal Herria}}
|egilea = [[Axular|Pedro Agerre ''Axular'']]
30. lerroa:
== Ezaugarriak ==
 
[[Euskal literatura]]ren historian lehen prosazko liburu originala da. [[Joanes Leizarraga|Joannes Leizarragaren]] itzulpena eta [[XX. mendea]]n aurkitutako [[Joan Perez Lazarraga|Lazarragaren]] testu laburrak alde batera utzirik, hau dugu euskaraz idatzitako lehen liburu mardula. Euskal idazle klasikoek, [[Ipar Euskal Herria|Iparraldekoek]] nahiz [[Hego Euskal Herria|Hegoaldekoek]], euskal maisulantzat goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. [[XIX. mendea]]n [[Pedro Antonio Añibarro]]k, liburua ia osorik [[Bizkaiera|bizkaierara]] itzuli zuen; beraz, Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen.
 
Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen, [[1643]]an. Inongo mistikarik gabe, irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: Kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti ''gerotik gerora luzamendutan ibiltzea''. Liburuaren gai nagusia «gero dioenak bego dio» atsotitzarekin laburtzen delarik, hori ez da izan, noski, kritikoek maisulan gisa hartzeko arrazoia, ezpada Axularren estilo bizi eta aldi berean landuagatik.
47. lerroa:
Ne tardes converti ad Dominum, et ne differas de die in diem, Eccles 5.
 
Bordelen. G. Milanges erregeren inprimazaillea baithan. [[1643]].}}
 
Izenburuaren «bi partetan partitua eta berezia» azpitituluak hainbat eztabaida ekarri ditu adituen artean. Axularrek «Irakurtzaileari» izeneko atarikoan dioenez, bere nahia liburua bi liburukitan argitaratzea zen, baina liburuaren bigarren zatirik ez da inon ageri. Batzuen ustez, argitaratu gabeko bigarren zatia betiko galdutako testua genuke. Beste batzuen iritziz ostera, bi ''parte'' haiek liburuki bakarrean batera argitaratu bide ziren, bata bestearengandik bereizi gabe.