Ajax (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Teukro (mitologia)
4. lerroa:
 
'''Ajax'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0082.pdf Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak]</ref> mitologia grekoko elezaharretako heroia da. [[Ajax Oileo]]rengandik bereizteko '''Ajax Handia''' edo '''Ajax Telamonio''' deitzen zitzaion. Mitologiaren ikuspegitik, [[Herkules|Herakles]] mitologiako heroiak eman zion izena. Herakles [[Telamon]]en laguna zen eta [[Zeus]]en arranoa (''Ajas'') sorbalda gainean jarri zitzaiola ikusi zuenean iragarpen bat egin zuen: "Telamon, seme bat izango duzu eta agertu berri zaigun arranoaren izenetik Ajax deituko dute."
[[Akiles]]en atzetik, gerrari indartsuena izan zen. [[Troia]]ko gerra mitikoan parte hartu zuen bere anaia [[Teukro (mitologia)|Teukro]]rekin batera.
 
Adore eta trebetasun handiz borrokatu zen gerran. [[Homero]]ren [[Iliada]]n garaiera handia eta sekulako indarra zuen gerraria bezala deskribatzen da. Iliadan kontatzen diren batailetan ez zuten behien ere zauritu eta jainko grekoen laguntzarik jaso ez zuen pertsonaia handietako bakarra da. Izandako garaipen guztiak gizaki izaerari bakarrik zegozkion heroi bakarra zen. Akiles moduan, Ajax [[Kiron]] zentauroak trebatu zuen. Ajax, zalantza gabe, gudu-zelaiko errege garrantzitsuenetakoa zen, baina, ez [[Nestor]], [[Idomeneo]] edo [[Menesteo]] bezain jakintsua eta ezta ere [[Diomedes]], [[Ulises|Odiseo]] edo [[Palamedes]] bezain trebea.