Boreas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketak
t Oritia (Erekteoren alaba)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Boreas Oreithyia Louvre K35.jpg|thumb|[[Oritia (Erekteoren alaba)|Oritia]]ren bahiketa Boreasen aldetik. [[Apulia]]r [[irudi gorrien zeramika|irudi gorrien]] [[enokoe]] baten xehetasuna, [[K. a. 360]].]]
'''Boreas'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0082.pdf Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak]</ref> ({{lang-grc|Βορέας}}, "ipar haizea" edo "irenslea") [[greziar mitologia]]n, [[negu]]a zekarren ipar haize hotzaren jainkoa zen. Boreas oso indartsua zen, eta, aldi berean, oso izaera zakarrekoa zen. Sarritan hego eta bizardun agure bat bezala irudikatzen da, tximatutako ilearekin, [[karakola]] bat eramanez eta [[laino]]zko tunika bat jantziz. Bere erromatar baliokidea [[Akilon]] jainkoa da.
 
6. lerroa:
Boreas zaldiekin estuki lotua zegoen. Hazitarako zaldi baten forma hartu ondoren [[dardania]]rren erregea zen [[Eriktonio]]ren behorrekin hamabi [[moxal]] sortu zituela esaten zen. Zaldi hauei buruz euren aita haizea bezain azkarrak zirela esaten zen, gari soro batetik galburuak zapaldu gabe lasterka egiteko gai zirelarik. [[Plinio Zaharra]]k (Historia Naturalis iv.35 y viii.67) behorrak euren ipurdia ipar haizeari begira jarri eta hazitarako zaldirik gabe moxalak izateko gai zirela uste zuen.
 
Boreasek [[Iliso]] ibaiaren alaba eta atenastar printzesa zen [[Oritia (Erekteoren alaba)|Oritia]] bahitu zuela ere esaten zen. Boreas Oritiaz apetatu zen, eta hasieran bere mesedeak erregutu zizkion, konbentzituko zuelakoan. Honek huts egin zuenean, bere ohiko izaerara itzuli zen, eta Iliso ibaiaren ertzean dantzan ari zenean bahitu zuen. Boreasek haize laino batean hartu zuen eta Traziara eraman zuen, berarekin bi seme, [[Zetes]] eta [[Kalais]] [[boreadeak|boreada]]k, eta bi alaba, [[Kione]] eta [[Kleopatra (mitologia)|Kleopatra]] izan zituelarik.
 
Greziarrek jainko honen bizilekua [[Trazia]]n zegoela uste zuten eta [[Herodoto]]k zein Pliniok, [[Hiperborea]] (Boreasetik haratago) izeneko iparraldeko lurralde bat deskribatzen dute, non jendea zoriontsu bizi zen oso ez ohiko adinetara iritsi arte.
21. lerroa:
 
== Ezkontideak eta seme-alabak ==
* [[Oritia (Erekteoren alaba)|Oritia]]
** [[Boreada]]k: [[Zetes]] eta [[Kalais]]
** [[Kleopatra (mitologia)|Kleopatra]]