Dokumentalak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
22. lerroa:
"[[Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra]]" dokumentalak oihartzun handia izan zuen geurean ez ezik, Espainian eta mundu mailan ere. [[Julio Medem]] donostiarrak [[2003]]an aurkeztu zuen, eta ordurako fikziozko film luzeekin ospea ondo bereganatuta bazuen ere, euskal gatazka aztertzeko saiakera honek kritika onekin batera presio mediatiko negatiboak ere pairatu behar izan zituen. Espainiar estatuan egindako dokumentalik ikusiena izan da historia osoan, ia 400.000 entzun-ikuslerekin areto komertzialetan.
 
Julio Medemen ildo beretik, [[Gorka Espiau]]k eta [[Iban Gonzalez]]ek ("Goazen gudari danok", 2014) ere [[TV3]]ekin elkarlanean bi lan egin dituzte: ''"Pluja seca"'' (Euri lehorra, 2011) eta ''"Parlen els ulls"'' (Begiak mintzo dira, 2012), gatazkaren bi muturretan dauden pertsonen arteko topaketak plazaratuz. [[Aitor Merino]]k "[[Asier eta biok]]" [[2013]]an estreinatu zuen, eta hurrengo urtean ''"De Txillarre a Aiete. Un largo camino en el proceso de paz’'paz"'' (Arturo Puente). 2014an Fermin Aiok ''"Reconciliación"'' eta ''"El reencuentro"'' lanak aurkeztu zituen eta 2015ean ''"El valor de la autocrítica"'' Karmelo Vivancok, elkarbizitzaren aldeko aldarriak direnak.
 
Beste egile interesgarrien artean [[Josu Martinez]] dugu, gatazka politikoa eta bere ondorioak jorratu dituena, bereziki "[[Barrura begiratzeko leihoak]]" (2012) lanarekin nabarmendua, baina aurretik beste hiru lanen egilea dena: "[[Itsasoaren alaba]]" (2009), "[[Sagarren denbora]]" eta "Debekatuta dago oroitzea" (2010). Ander Iriartek bestela islatzen du ezker abertzalearen hainbat pertsonaren ikuspuntutik Oiartzunen bizi izandako bilakaera "Echevarriatik Etxeberriara" (2014) lanarekin. Eta Ipar Euskal Herrian, "Génération Iparretarrak" (Sylvie Garat, 2014) dugu aipagarri.