El Álamoko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
'''El Álamoko gudua''' ([[1836]]ko [[otsailaren 23]]tik [[martxoaren 6]]ra) [[Texasko Independentzia Gerra]]n berebiziko garrantzia izan zuen 13 eguneko [[setio]]a izan zen. [[1836]]ko [[otsailaren 23]]ean hasi eta [[martxoaren 6]]ko [[El Álamo misioa]]ren aurkako azken erasoarekin amaitu zen. Gatazka militar honetan [[Antonio López de Santa Anna]] jenerala buru zuen [[mexikar]] gudarostea eta nagusiki [[estatubatuar]] kolonoez osatutako [[texas]]tar milizia bat [[San Antonio (Texas)|San Antonio]]n borrokatu ziren. Bi pertsona ez beste, [[Texasko Errepublika]]ren alde borrokatu ziren gainontzeko guztiak setioan hil ziren. Ondoren zabaldu ziren Santa Anna jeneralaren ustezko ankerkerien zurrumurruek texastar kolono eta estatubatuar abenturazale ugari Texasko Gudarostera batzera bultzarazi zituen. Azkenerako, [[1836]]ko [[apirilaren 21]]ean [[San Jacintoko gudua]]n Texasko Gudaroste eratu berriak Mexikoko Gudarostea garaitu zuen, gertaera honek [[Texasko Errepublika]]ren behin-betiko independentzia ziurtatu zuen.
 
Denborarekin gudu hau [[AEB]]tako folklorean sakonki txertatu eta gaur egun estatubatuarrek, eta bereziki texastarrek, sekulako balentria gisa oroitarazten dute, batez ere ''"Remember The Alamo"'' (''"Gogoratu El ÁlamozÁlamo"'') esaldi ospetsuaz. Gaur [[El Álamo misioa]] turismogunea da.
 
==Kanpo loturak==