Hubble espazio teleskopioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Deskribapen teknikoa: Barne lotura zuzenketa: 2010
t →‎Bidalitako irudiak: Barne lotura zuzenketa: Time
35. lerroa:
== Bidalitako irudiak ==
[[Fitxategi:Shoemaker-Levy 9 on 1994-05-17.png|thumb|420px|Hubbleekin hartutako Shoemaker-Levy 9 kometaren irudia.]]
Sistema optikoa zuzentzeak pena merezi izango zuela frogatu zen laster. [[1994]]ko ekainean, [[Time (aldizkaria)|Time]] aldizkariak, Hubble teleskopioak, [[zulo beltz]]en existentziaren euskarri ziren froga argiak aurkitu zituela argitaratu zuen. NASAk, Hubbleek, "1,9 milioi kilometro orduko abiada bizian biratzen ari den gas hodeiak aurkitu zituela" iragarri zuen. 50.000.000 [[argi-urte|argi urtera]] dago, [[M87 galaxia]]ren erdian. Esaten denez, zulo beltz honek, [[Eguzkia]]ren tamaina halako 2.000 eta 3.000 milioi arteko masa estimatu du, baina gure [[eguzki-sistema|eguzki sistemaren]] tamainako espazio batean konprimituak. Zientzialariek, gasezko diskoak, 10.000 graduko tenperatura duela kalkulatzen dute. Gaur egun, fenomeno honentzako eman daitekeen azalpen bakarra, diskoa bere inguruan biraka ari den zulo beltz erraldoi batek eragindako grabitate indar erraldoi baten existentzia da.
 
Hubble teleskopioak, [[Shoemaker-Levy 9 kometa]]ren irudi bikainak ere bidali zituen, kometa, [[Jupiter]]reranzko ibilbide autosuntsitzaile batean zihoanean, non [[1994]]an suntsitu zen. Hubbleek bidalitako galaxien irudiak hain dira garbiak, zientzialari batek, honela adierazi zuela lana: "Ispiluan aldaketa txiki bat, pauso erraldoi bat [[astronomia]]n". [[Scientific American]] aldizkariaren arabera, gaur egun "Hubbleen bereizmena, lurreko tresnarik hoberenarena baino hamar aldiz hobea da, eta, horri esker, argi ikus dezake beste teleskopio batzuk baino mila aldiz handiagoa den espazio bolumena".