Akrezio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Zuzenbidean: Barne lotura zuzenketa: jaraunsletza
17. lerroa:
[[Zuzenbide zibil|Zuzenbide Zibilean]], onibar baten dimentsioen hazkuntza da, korronte batek, beste onibar batetako lurra daroalako. Lur hau ezagutzerik ez badago ([[alubioi]]) akrezioa jasan duen onibarraren zati bihurtuko da, baina ezagutzerik badago ([[abulsioi]]), jatorrizko jabeak bi urteko epe suspentsiboa du falta zaion lur zatia erreklamatzeko, eta beste bi hilabete, bertan egon zitezkeen zuhaitzak erreklamatzeko.
 
Zuzenbide Zibilean baita ere, zehazki [[Ondorengotza Eskubide]]an, akrezioa da pertsona batek [[jaraunsletza|heredentzia]] jaso behar duenean, dagokion zatia hartzeko ahalik edo nahirik ez badu, gainontzeko oinordekoetan igotzen den [[jaraunsletza|heredentzia]] zatia. Adibidez, ondorengotza gertatzen den unean, oinordekoetako bat hilda balego eta honek oinordekorik ez balu, honi legokiokeen zatia, beste oinordekoen zatietan akrezioa jasango luke, hau da, hauek elkarren artean banatuko lukete eta oinordetutako euren zatiak, proportzionalki dagozkien zatian igoko lirateke.
 
== Erreferentziak ==