Ninive: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Historia: Barne lotura zuzenketak
54. lerroa:
 
== Historia ==
Ninive, lehen aldiz, [[K. a. XVIII. mendea|K. a. 1800ean]] aipatua da, [[Ishtar]] jainkosaren omenezko tenplu bat bezala, neurri handi batean, hiriak laster jaso zuen garrantziaren arduraduna. Ez dago asiriar erregeek K. a. II. milurtekoan Ninive oso-osorik eraiki zutela esateko moduko ebidentzia gehiegirik. [[Senaquerib]]ek, hiria, bere erresumaren hiriburu bihurtu zuenean [[K. a. VIII. mendea]]n (lehenago, denbora gutxiz [[Dur Sharrukin]] izan zen), Ninive, jada, antzinako finkatze bat zen. Ondorengo erregeen izenak, [[Shalmanasar I.a]] edo [[Tiglath-Pileser I.a ]]rena bezala [[akropoli]]an agertu dira; biak ala biak, [[Assur]]ren eraikitzaile aktiboak izan ziren, eta, horietatik lehenak, gainera, [[Nimrud]] sortu zuen. Ninivek, neoasiriarrak arte zain egon behar izan zuen, bereziki [[Asurbanipal II.a]]renen garaitik aurrera, hirigintza garapen handiago bat lortzeko. Ordutik aurrera, bata bestearen atzean etorri ziren erregeek, zeuden jauregiak mantendu eta berriak sortu zituzten, baita [[Sin]], [[Nirgal]], [[Inanna]], [[Shamash]], [[Ishtar]] eta [[Borsippa]]ko [[Nabu]] jainkoei eskainitako tenpluak ere.
 
Senaquerib izan zen Ninive benetan hiri bikaina bihurtu zuena ([[K. a. 700eko hamarkada|K. a. 700ean]]). Kale eta enparantza zabalak eraiki zituen eta "areriorik gabeko jauregi" ospetsuaren barnean eraiki zuen, honen planoa zati handi batean berreskuratua izan delarik, 210x200 metrokoa. 80 gela inguru zituen, horietako asko, hormetan eskulturekin beteta. Niniveko taulatxoetako asko, toki honetan aurkitu ziren; sarrera nagusietako batzuk giza burudun zezenak zituzten alboetan. Garai horretan, Niniveren azalera osoa 7 kilometro karratukoa zen, eta 15 ate handik igarotzen zuten bere harresietako pasabidea. 18 kanaleko sitema landu batek ura, muinoetatik Ninivera zeraman. Gainera, erregeak berak Jerwanen, 40 kilometroko distantziara, eraikitako [[akueduktu]] bikain baten zatiak ere aurkitu dira.
66. lerroa:
[[XIX. mendea|XIX. mendeko]] indusketen ondoren, Asiriar Inperioari eta bere hiriburu bikainari buruzko ezagutza, ia erabat hutsa zen. Aztarna ahul batzuek bere botere eta handitasunean pentsarazten dute, baina, egia esan, Niniveri buruzko ezagutza oso urria da. Jada desagertutako beste hiri batzuk, [[Palmira]], [[Tebas (Grezia)|Tebas]] eta [[Persepolis]]ek bezala, euren atzean, euren kokapenak adierazteko eta bere antzinako boterea argitara emateko hondakinak utzi zituzten, baina, Niniveren kasuan, bere azalera ere, uste soil bat baino ez da.
 
[[Herodoto]] greziar historialariaren garaian ([[K. a. 400]]) Ninive, jada, iraganeko zati zen. Eta [[Xenofonte]] bere ''[[Anabasia|Anabasis]]''ean tokitik igaro zenean, hiriaren izena bera ere, ahaztua izan zen. Begi bistatik desagertu zen eta inork ez zuen bere garrantziaren ideiarik ere. Sekula gehiago ez zen bere hondakinetatik altxatu.
 
== Arkeologia ==