Ireki menu nagusia

Aldaketak

9 bytes added ,  Duela 3 urte
t
Tektikak Lurreko alde jakin batzuetan bakarrik aurkitu dira, Europako erdialdean, Afrikako sartaldean, indoaustraliar eskualdean eta Estatu Batuen hegoaldean, hain zuzen. Gainera ez dute zerikusirik gainerako meteoritoekin, ezpada [[atmosfera]]n zehar egiten duten ibilbidea, forma [[aerodinamiko]]a ematen diena.
 
Aerolitoena da talde horietan interesgarriena. Bi azpitalde biltzen ditu, kondritena eta akondritena. Lehenak kondruluak dituzte, hots, milimetro hamarrenetik milimetro batzuetarainoko diametroko egitura [[esferoidalEsferoide|esferoidalak]]ak.
 
Kondritak [[karbonato]]dunak edo karbonato gabeak izan daitezke, karbonoa duten ala ez duten harturik kontuan. Egin diren ikerketei eskerrak badira meteorito mota desberdinen sortzeari eta bilakaerari buruzko eredu onargarriak. Esaterako, kondruluak eguzki nebulosan gertatu zen lehen talken bitartean urturiko tantatzat hartzen dira. Berotze orokorraren gabeziak eragin zuen ondoriotzat hartzen da kondrita karbonatodunetako elementu lurrunkorren kopuru handia, erabateko berotzeak gai lurrunkorren galera eragingo baitzuen.
 
Gainera, izaten dituzte meteorito horiek zenbait elementuren isotopo batzuk, Eguzki sistemako beste ezein materialetan atzeman ez direnak. Hortaz, pentsa daiteke kondrita [[karbono|ikazkaidunak]] direla eguzki nebulosako lekuko zaharrenak, eta beraz, haren historiaren hasierako gertakariak nola izan ziren asmatzeko baliozkoenak.
 
==Erreferentziak==
2.172

edits