Turkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: Barne lotura zuzenketa: Persiar Inperioa
t →‎Historia: Barne lotura zuzenketa: Amoriar
102. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Turkiako historia}}
Gaur egungo Turkiako lurraldean munduko hiri zaharrenetako baten aztarnak aurkitu dira: Neolitoko [[Çatal Hüyük]]eko zibilizazioa ([[K. a. 6. milurtekoa|K. a. 6500-5700]]). K.a. 3000. urte inguruan [[mesopotamia]]rrek eta [[siria]]rrek salerosketak egin izan zituzten lurraldean sortu ziren hiri-estatuekin. K. a. 1900 inguruan, asiriarrek eta [[amorriaramoriar]]rek merkataritza harremanetarako koloniak sortu zituzten Kapadozian. K.a. XVIII. eta XII. mendeetan, erreinu (hititak, hurritak&) eta greziarren hiri batzuk ([[Mileto]], [[Efeso]]) finkatu ziren lurraldean. Geroago, [[frigiar]]rek eta [[lidiar]]rek lurraldeko mendebala hartu zuten, eta ekialdean, gaur egungo armeniarren sorterriak, [[Urartu]]ko erreinu ahaltsuak, hartu zuen bizitokia. [[K. a. VI. mendea]]n persiar [[akemenestar Inperioa|akemenestarrek]] lurralde osoa beretu zuten, mende batzuk lehenago greziarrek kostaldean sortu zituzten hiriak barne. Bi mende geroago, [[Alexandro Handia]]k [[Persiar Inperioa|Persiako inperioa]] konkistatu zuen, eta Asia Txikiaren helenizazioa ekarri zuen. [[K. a. I. mendea]]n, Erromak ia lurralde osoa hartu zuen. Armeniako erreinuak, ordea, burujabetasuna gorde zuen, mendebaleko Erromako Inperioaren eta ekialdeko partiarren erreinuaren artean. K.o. IV. mendean, Konstantino I.a Handia enperadoreak (306-337) Bizantzio hartu zuen hiriburutzat, Itsaso Beltzaren sarreran. Konstantinopla izena eman zion hiriari, eta handik gutxira, Ekialdeko Erromako inperioaren hiriburua zelarik, Europako hiri handien bilakatu zen. Teodosio enperadorearen heriotzarekin inperioa bitan banatu zenean (395), Konstantinopla Bizantzioko inperioko hiriburu izan zen (''ik''. Bizantzioko Inperioa). Inperioak Mazedoniako dinastiarekin izan zituen urterik oparoenak (867-1057).
 
=== Anatoliako historia, turkiarren aurretik ===