«Herodoto»: berrikuspenen arteko aldeak

17 bytes added ,  Duela 6 urte
t
Barne lotura zuzenketa: Persiar Inperioa
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Barne lotura zuzenketa: Persiar Inperioa)
444. urtean Turiosen hartu zuen bizilekua, eta hantxe idatzi zuen bere liburu handia.
 
Herodotoren lanak gertaera historiko handi bat kontatu nahi du : [[Persiar Inperioa|Persiako inperioa]]ren eta Greziaren arteko gerra. Gerra horren azken gertaerak gaztea zela bizi izan zituen Herodotok. Lan horretan ''ikerketa'' esanahiaz erabiltzen du Herodotok historia hitza. Herodotoren lan handia Historiak izenburuarekin ezagutzen da, eta bederatzi liburutan banatzen da, bakoitzak musa baten izena duelarik. Lan horren helburu nagusia greziarren eta pertsiarren arteko gerrak kontatzea da, Mendebalaren eta Ekialdearen arteko borroka alegia. Kontaera hori osatzeko bi bide erabili zituen egileak. Alde batetik, logografoen idatzietatik, mitologiatik eta zenbait poetarengandik hartu zituen datuak, baina bide horrek ez zion iturri sendo edo ziurrik eman. Beste alde batetik, Herodoto bere bidaiez baliatu zen, lurralde ezagunetara, [[Afrika]] iparraldera, Asia Txikira eta itsaso Beltzeko kostaldera egindako bidaiez oro har.
[[Fitxategi:Herodotus world map-eu.svg|thumb|250px|Mundua Herodotoren arabera]]
Herodotoren ustez, gerra haien testuingurua osatzeko bide bakarra, Greziaren eta Persiaren arteko gerrek arrastoa utzi zuten lurraldeak ezagutzea zen, eta behin lurralde haietara joanez gero, bertako monumentuak, oroitzapenak eta tradizioak ikertzea zen egin beharreko bigarren urratsa -ezin ahantz daiteke, esan bezala, Herodotorentzat historia hitzak ikerketa esan nahi zuela-. Herodotok, bestalde, ez du ez poesia ez [[filosofia]] egiten, nahiz eta genero baten zein bestearen osagaiak aurki daitezkeen bere lanean ; aldiz, Herodoto kontalari handia zen, gauzak soiltasunez kontatzen zituena. Ildo nagusi bat hartzen zuen -Persiaren historia-, eta behin baino gehiagotan, ildo hori alde batera utzi eta beste herrietako gertaerak sartzen zituen, baina beti itzultzen zen hari nagusira. Tarteki horiek batzuetan besteetan baino luzeagoak dira, eta horrela, bigarren liburua esate baterako, Egiptori buruzkoa da oso-osorik.